BGPk 200 milioiko aurrekontua izango du 2016an, aurtengoa baino %8,26 gehiagokoa.

BGPk Kontseilu Nagusia gaur bildu da eta onetsi dituen gaien artean, erakundeak datorren urtean izango duen aurrekontua azpimarratu behar da. BGPk 200.002.884 euro izango ditu, tokiko erakundeak bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko. 2016ko kontuak % 8,26 handiagoak izango dira, aurtengoekin alderatuz gero.
Batzar berean, Kontseiluak oniritzia eman dio Metro Bilbao S.A.ren aurrekontuari, 74,5 milioi eurokoa izango dena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia gaur bildu da Bilbon eta onetsi dituen gaien artean, erakundeak datorren urtean izango duen aurrekontua azpimarratu behar da. BGPk 200.002.884 euro izango ditu, tokiko erakundeak bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko. 2016ko kontuak % 8,26 handiagoak izango dira, aurtengoekin alderatuz gero.

Batzar berean, Kontseiluak oniritzia eman dio Metro Bilbao S.A.ren aurrekontuari, 74,5 milioi eurokoa izango dena. Partzuergoak Metro Bilbaoren kontuetara egindako ekarpena 11 milioi eurokoa izango da.

Modu bertsuan, Bizkaiko garraio publikoa koordinatzen duen erakundeko erabaki-organoak Dominion enpresari esleitu dio Bilbo Metropoliko Trenbidearen Sopela-Plentzia tarteko komunikazioen proiektua, 538.757 eurogatik eta 6 hilabeteko epearekin, Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko obren baitan.

Bestalde, Bombardier konpainiak komunikazioen plataforma bateratua eskainiko du metro geltokien eta aginte-mahaiaren artean, 485.619 eurogatik eta 9 hilabeteko epearekin.

2015-12-09