BGPk Barik txartelari buruzko informazioa emateko telefono-zenbaki berria aktibatu du

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) 94 685 50 00 telefono-zenbakia kontratatu du eta horren bidez, herritarrek Barik txartelaren eta lurraldeko garraio publikoaren inguruko informazio guztia lortu ahalko dute.

94 probintzia-kodea daraman telefono-zenbaki hori aste honetan gehitu da BGPk San Mames geltoki intermodalean daukan bezeroei arreta emateko bulegoaren bidez herritarrei informazioa emateko zerbitzura. Horrela, Bizkaiko Batzar Nagusiek agindutakoa bete da.

Momentu honetan telefonia-enpresen kontratu gehienek telefono finkoetara doan deitzeko aukera barne hartzen dute eskaintza komertzialetan eta beraz, pauso hori emanez gero, herritarrek dirua aurreztuko lukete. BGPren informaziorako telefonoguneak 11.000 dei jaso zituen 2015ean.

Hasiera batean bi telefono-zenbakiak mantenduko dira hilabete batzuez, bai 901 123 123 eta bai 94 685 50 00, eta ostean 94 probintzia-kodea daramana bakarrik geldituko da.

2016-04-01