BGPk otsailean ezarriko du Barik txartela sakelako telefonoaren bidez modu masiboan kargatzeko sistema.

Hasiera batean, aplikazioak telefono "adimentsuetan" funtzionatuko du: Android 4.0 edo sistema-eragile berriagoa dutenetan, NFC teknologiaren bidez. Beste aldetik, abenduaren 9etik, asteazkenatik, aurrera Barik txartela GBPren webetik kargatu ahal izango da.

Hurrengo urteko otsailaren erditik aurrera Barik txartela sakelako telefono adimentsuen bidez kargatu ahal izango da. BGPk kargatzeko milaka toki gehitzeko aukera emango duen sistema bat ezarriko du, 740 erabiltzailez osatutako talde batek uztailaren erditik sakelako telefonoetarako aplikazio bat probatu eta proba hori ondo atera ostean. Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Edozein toki geografikotik eta txartelak kargatzeko toki finko batera joan beharrik izan gabe gehitu ahal izango du erabiltzaileak txarteleko saldoa, edo erosi ahal izango du Barik txartelari lotutako edozein garraio-txartel.

Beste aldetik, Abenduaren 9etik, asteazkenatik, aurrera Barik txartela BGPren webetik kargatu ahal izango da. Edozein erabiltzailek BGPren webgunean bertan kargatu ahal izango du Barik txartela (anonimoa edo pertsonalizatua), horretarako erregistratu beharrik izan gabe. Webean ordaindu ostean, erosketa egin eta hurrengo eguneko 5:00etatik aurrera egongo da karga hori erabilgarri sisteman; une horretatik aurrera, erositakoa Barik txartelean kargatzeko prest egonda da. Baina karga gauzatu eta Barik txartelean grabatu ahal izateko urrats garrantzitsu bat falta da. Erabiltzaileak txartela kontsultatu beharko du Metro Bilbaoko kargatzeko makina batean, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinetan, kioskoetan, tabako dendetan, eta Barik txartela karga daitekeen merkataritzako establezimenduetan edo bankuko kutzazainetan. Une horretan, webaren bidez erositako txartela Barik txartelean kargatuko da.

2015-12-04