Gazte txartelak 600.000 bidaia baino gehiagorekin itxi du urtea.

Garraio Partzuergoak Bizkaian erroldatutako 26 urtetik beherako gazteentzat sortutako txartelak, jada Metro Bilbao, Bizkaibus eta Bilbobusen erabil daitekeenak (Artxandako Funikularrean barne), 603.889 bidaia zenbatu zituen martxan daraman 6 hilabetetik beherako tartean.

Garraio Partzuergoak Bizkaian erroldatutako 26 urtetik beherako gazteentzat sortutako txartelak, jada Metro Bilbao, Bizkaibus eta Bilbobusen erabil daitekeenak (Artxandako Funikularrean barne), 603.889 bidaia zenbatu zituen martxan daraman 6 hilabetetik beherako tartean, 2014ko uztailaren 21etik abenduaren 31ra bitartean, hain zuzen ere.
%50eko beherapena eskaintzen du ohiko txartelekin alderatuta eta %20-30 bitartekoa creditrans tarifekin alderatuta.
Momentu honetan Gazte profila aktibatuta duten 8.200 Barik daude Bizkaian.

2015-02-13