Milioi erdi erabiltzailek luzatu dute dagoeneko Barik txartelaren iraungitze-data.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) berriz gogoratu du duela 4 urte, proba pilotua egiteko, erabiltzen hasi ziren lehenengo txartelen iraungitze-data astelehenean, hilaren 4an, amaituko dela. Txartel horien titularrak txartelak kargatzeko guneren batera joan behar dira egun hori baino lehen; horrela, indarraldia 3 urtez luzatuko dute.

Ostegunera arte, hau da, irailaren 3ra arte 493.587 Barik txartelen iraungitze-data luzatu da 4tik 7 urtera, baina guztira 1.275.499 txartel daude. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) uztailaren 13an aktibatu zuen Barik txartel guztien (anonimoen edo pertsonalizatuen) indarraldia aldatzeko aukera. Eta orain ohartarazi du astelehenean, irailaren 14an, hasiko direla iraungitzen Partzuergoak proba pilotua egin zuenean erabiltzen hasi ziren lehenengo txartelak. (Sistemako zaharrenak).

Hori ez gertatzeko, lehenengo txartel horien erabiltzaileak – BGPk 28.000 txartel atera zituen, doan, 2011ko irailean, sistemaren funtzionamendua probatzeko- eta oraindik indarraldia luzatu gabe duten beste guztiak iraungitze-data alda dezakete, Bizkaiko garraio publikoaren sareko 500etik gora tokitan: Metro Bilbaoko makina automatikoetan, Bizkaibus eta Bilbobuseko kabinetan, tabako dendetan, kioskoetan eta merkataritza lokaletan, sistemari atxiki bazaie. Erabiltzaileak toki horietako batera joan behar du Barik txartela iraungitzeko eguna baino lehen.

2015-09-07