SALBUESPEN NEURRIAK, GAZTE TITULUAK ERABILTZEN EZ DIREN ALDIARI DAGOKION ZENBATEKOA ITZULTZEKO AUKERARI BURUZKOAK

COVID-19 piztearen ondoriozko pandemiagatik gaur egun dugun salbuespen- eta larrialdi-egoera eta Eusko Jaurlaritzaren gaurko, 2020ko martxoaren 12ko, jakinarazpena ikusita, zeinaren bitartez Bizkaiko ikastetxe guztiak derrigorrez itxi behar direla adierazi duen, BGPn salbuespeneko neurriak hartu behar ditugula uste dugu Gazte 70, Gazte Oro eta Gazte Bilbao aldi baterako bonuak ohi bezala erabiltzeari dagokionez. Horrela, Gazte tituluen titularrei aukera emango diete Gazte txartela kontsumitu ez duten denbora proportzionalari dagokion zenbatekoa berreskuratzeko
COVID-19 piztearen ondoriozko pandemiagatik gaur egun dugun salbuespen- eta larrialdi-egoera eta Eusko Jaurlaritzaren gaurko, 2020ko martxoaren 12ko, jakinarazpena ikusita, zeinaren bitartez Bizkaiko ikastetxe guztiak derrigorrez itxi behar direla adierazi duen, BGPn salbuespeneko neurriak hartu behar ditugula uste dugu Gazte 70, Gazte Oro eta Gazte Bilbao aldi baterako bonuak ohi bezala erabiltzeari dagokionez. Horrela, Gazte tituluen titularrei aukera emango diete Gazte txartela kontsumitu ez duten denbora proportzionalari dagokion zenbatekoa berreskuratzeko, betiere, itzultzeko honako baldintza hauek oinarri hartuta: - Gazte titulua indarrean egon behar da, iraungi gabe, eta Gazte 70 tituluaren kasuan bidaiak izan behar ditu erabiltzeke. - Erabiltzaileak itzultzeko eskatu beharko du beren-beregi, eta, edonola ere, haren Barik txartelaren zenbakia, izena eta abizenak adierazi. Horretarako gaitutako edozein bideren bitartez eskatu ahal izango du: - Helbide elektronikoa: barikctb@cotrabi.eus, - Garraio publikoarena arreta emateko telefonoa: 94 685 5000 - Titulua martxoaren 13a baino lehen erosita egon behar da. Salbuespenezko neurri hori ez da 2020ko martxoaren 13tik aurrera erositako tituluekin aplikatuko (martxoaren 13a barne). Erabiltzaileak honako aukera hauek izango ditu: 1.- Aldi baterako Gazte bonua guztiz baliogabetzea Baliogabetze hori martxoaren 13tik aurrera egingo da, eta, hori egiteko, titulua erabili gabe egon behar da egun horretatik. Erabiltzaileari diru-tituluan kargatuko zaio Gazte tituluari dagokion prezioaren zati proportzionala, martxoaren 13tik hasi eta Gazte titulua iraungi arte. Horixe izango da zenbatekoa itzultzeko modu bakarra, hau da, diru-titulua kargatzea. 2.- Erabili ez den aldiari dagokiona itzultzea, aldi baterako Gazte titulua baliogabetu beharrik gabe Ikastetxeak itxita egongo diren aldi osoari dagokiona itzultzeko kalkulua egitea, hau da, martxoaren 13tik aurrera. Erabiltzailearen bonua aurretik iraungitzen den kasuetan, martxoaren 13tik eta iraungi den egunera arte kalkulatuko da. Aldi hori ezin izango da zatitu, eta ez da itzulketa partzialik onartuko ikastetxeak itxita dauden epea baino aldi laburragoetarako edo martxoaren 13tik bonuaren iraungitze-datara arte. - Gazte tituluaren iraungitze-data igarotzen denean, BGPk egiaztatu egingo du ea ez den benetan erabili ikastetxeak itxita egon diren aldian, 2020ko martxoaren 13tik aurrera zenbatzen hasita edo, kasuan kasu, martxoaren 13tik bonuaren iraungitze-datara arte. Aldi baterako tituluarekin aldi horretan bidaiaren bat egin bada, ez da salbuespenezko neurri hori aplikatuko, eta, beraz, ez da zenbatekoa itzuliko. Baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta tituluaren iraungitze-data igaro bada, BGPk dagokion zenbatekoa itzuliko du, eta erabiltzailearen Barik txartelaren diru-zorroa kargatuko da. Horixe izango da zenbatekoa itzultzeko modu bakarra, hau da, diru-titulua kargatzea
2020-03-12