Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulegoaren helburua herritarren eta Bizkaiko garraio publikoaren arteko harremana hobetzea da, izapideak azkartuz, arretaren kalitatea hobetuz, berori bultzatuz eta eskaerak, iradokizunak zein izapideak burutuz
Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) San Mamesen duen Bezeroen Arretarako Bulegoan (BAB) egindako kontsultak bikoiztu egin dira irailean. Erregistratu diren 3.500 esku-hartzeetatik % 85 Barik txartelen kudeaketen inguruan izan da, batik bat, informazioa eskatzeko eta erreklamazioak jartzeko. Irailean, astelehenetan izan da kudeaketa-lan gehieneko eguna, 195 batez beste. Ekainean, aldiz, egunero 94 esku-hartze egin ziren batez beste; uztailean, 87; eta abuztuan, 85.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulegoaren helburua herritarren eta Bizkaiko garraio publikoaren arteko harremana hobetzea da, izapideak azkartuz, arretaren kalitatea hobetuz, berori bultzatuz eta eskaerak, iradokizunak zein izapideak burutuz. Laburbilduz, xedea garraio publikoko bezeroen informazio-eskaerei erantzuna ematea eta Barik txartelaren kudeaketa-lanak zentralizatzea da. Ildo horretatik, BGPren BABk 23.688 kontsulta burutu zituen 2015. urtean.
Bezeroentzako Arreta Bulegoa San Mameseko Geltoki Intermodalean dago, hots, Bizkaiko lurraldeko lotuneen arteko punturik garrantzitsuenetariko eta erabilienetariko batean. Arreta zerbitzua ematen du 08:30etik 19:30era, bai eta 946855000 telefono-zenbakiaren bitartez ere.