Elkarreragintasuna EAEn

CTB

BARIK TXARTELAREN ERABILERA BIZKAITIK KANPO

Non erabil daiteke Barik txartela Bizkaitik kanpo?

Bizkaiko lurraldetik kanpo, Barik txartelarekin bidaia daiteke:
  • Euskotreneko Bilbo-Donostia-Hendaia linea orokorrean
  • Gasteizko tranbian.
  • DBUSen lineetan (Donostia-San Sebastian).

Zein Barik txartel erabil daitezke Euskotreneko linea orokorrean, Gasteizko tranbian eta DBUSen lineetan?

Barik txartel guztiekin bidaia daiteke: izenik gabeko txartelarekin (gehienez, 10 pertsona) eta txartel pertsonalizatuarekin (Barik Kide eta Barik Giza).

Barik txartelaren zer titulurekin bidaia daiteke Euskotreneko linea orokorrean, Gasteizko tranbian eta DEBUSen lineetan?

Barik txartel guztiekin bidaia daiteke: izenik gabeko txartelarekin (gehienez, 10 pertsona) eta txartel pertsonalizatuarekin (Barik Kide eta Barik Giza).

Barik txartelaren zer titulurekin bidaia daiteke Euskotreneko linea orokorrean, Gasteizko tranbian eta DEBUSen lineetan?

Barik txartel guztien diru-txartelarekin bidaia daiteke: Creditrans, Gizatrans eta Hirukotransekin, betiere, modu bakoitzean eskatutako gutxieneko saldoa badago.

Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin Euskotreneko linea orokorrean egindako bidaiei?

Bizkaia (Debaraino) barruan egindako bidaietan, bidaia bakoitzean Barik txartelerako finkatutako tarifak ezarriko dira.

Gipuzkoa barruan egindako bidaietan (Debatik aurrera), ibilbide horri dagozkion 1-20 arteko bidaietarako Mugi tarifak ezarriko dira.

Bizkaia-Gipuzkoa bidaietan (lurralde barrukoetan) ibilbide horri dagozkion Euskotrenen lurralde barruko bidaietarako tarifak ezarriko dira.

Barik txartela duten bidaiarien artean, bai Gipuzkoako bidaietan, bai lurralde barruko bidaietan, soilik familia ugariaren FU20 edo FU50 profila duenari aitortuko zaio hobaria. Ez da beste profilik aitortuko.

Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin Gasteizko tranbian egindako bidaiei?

Barik txartel guztietarako tarifak Bat txartel orokorra diru-zorroaren tarifa berberak izango dira beti..

Familia ugariaren FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie hobariak dituzten tarifak aplikatuko.

Zer tarifa ezartzen zaie Barik txartelarekin DBUSen lineetan egindako bidaiei?

1-20 arteko bidaietarako Mugi tarifak ezarriko dira.

Familia ugariaren FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie hobariak dituzten tarifak aplikatuko.

Zein dira Barik txartelaren erabilera-baldintzak Euskotreneko linea orokorrean?

Euskotreneko linea orokorrean Barik txartel guztien diru-txartelekin bidaia daiteke: Creditrans, Gizatrans eta Hirukotransekin, betiere, Euskotrenek galdegindako gutxieneko saldoa badago.

Barik txarteletan ez da apurkako deskonturik ezarriko, ez eta garraio-aldaketagatik ere, lurralde barruko bidaian edo Gipuzkoan bidaia osoan.

Barik, nola Barik Kide hala Barik Giza, sarreran edo irteeran balidatzen ez bada, Euskotrenek, gero kobratuko du zehaztutako zenbatekoarengatik erregularizazioa.

Barik txartel batek blokeatze-ekintzaren bat egiteke izanez gero, linea orokorrean balidatzeko orduan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.

Zein dira Barik txartelaren erabilera baldintzak Gasteizko tranbian?

Bidaiatzeko, tranbiak finkatutako gutxieneko saldoa eskatuko da.

Barik txartelei Araban ez zaie ezarriko deskonturik garraio-aldaketagatik.

Gasteizko tranbiak Barik txartelek egiteke duten edozein erregularizazio kobratuko du.

Barik txartel batek blokeatze-ekintzaren bat egiteke izanez gero, Gasteizko tranbian balidatzen saiatzerakoan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.

Non karga daitezke Barik txartelak Bizkaitik kanpo?

Barik txartelak Euskotreneko linea orokor osoan dauden kargatzeko makinetan kargatu ahal izango dira.

Barik txartela ezin izango da Gasteizko tranbian kargatu.

Horrez gainera, Bizkaitik kanpo Barik txartela Kutxabankeko kutxazainetan kargatzeko aukera izango da.

Zer arreta mota eskaintzen zaio Barik txartelaren erabiltzaileari Bizkaitik kanpo?

Euskotreneko linea orokorrean, erabiltzaileak kontsulta eta oinarrizko inprimaketa zein xehatua egin ahal izango ditu. Beste arreta motarik nahi izanez gero, erabiltzaileak Bizkaiko Arretarako Bulegoetara jo beharko du.

BAT ETA MUGI TXARTELEN ERABILERA BIZKAIAN

EAEko beste lurralde batzuetako zer txartel erabil daiteke Bizkaian?

Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean EAEko beste lurralde batzuetako txartel hauek erabil daitezke:
  • Bat Orokorra (izenik gabekoa –gehienez, 10 pertsona- eta pertsonalizatua).
  • Bat Berezi.
  • Mugi txartel guztiak.

Metro Bilbaon Bat txartel guztiak erabil daitezke:

  • Bat Orokorra (izenik gabekoa –gehienez, 10 pertsona- eta pertsonalizatua).
  • Bat Berezi.

Bat eta Mugi txartelen zer titulurekin bidaia daiteke?

Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean bidaia daiteke Bat eta Mugi txartel guztien diru-txartelarekin, betiere, Euskotrenek galdegindako gutxieneko saldoa badago modu horietan.

Metro Bilbaon Bat Orokorra eta Bat Berezi txartel guztien diru-txartelarekin bidaia daiteke, betiere, Metro Bilbaok galdegindako gutxieneko saldo badago.

Non erabil daite Bat txartela Metro Bilbaon?

Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineetan erabil daiteke.

Bat txartelekin ez da hobaririk egingo aparkalekuetan.

Bar txartela Metro Bilbaoko Mallonako Igogailuan ere erabil daiteke, baina aparte ordaindutako bidaia izango da.

Ezin da Bat txartelaz ordaindu Metro Bilbaoko zerbitzu osagarri hauetan: Lanzaderak eta gaueko autobusak.

Zer tarifa ezartzen da Bat eta Mugi txartelekin egindako bidaietan?

Bat eta Mugi txartel guztietarako tarifak modu bakoitzean egin beharreko ibilbiderako indarrean diren Creditrans-eko tarifa berdinak izango dira, kontuan hartuz familia ugariko profila, hala badagokio.

Zein dira Bat eta Mugi txartelaren erabilera-baldintzak Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean?

Familia ugarien FU20 edo FU50 profilei baino ez zaizkie tarifetan hobariak aplikatuko. Bat eta Mugi txartelek izan dezaketen beste profilei ez zaie tarifan hobaririk aplikatuko.

Garraio-aldaketagatik ez da deskonturik ezarriko Bat eta Mugi txartelekin Bizkaian egindako bidaietan.

Bilboko tranbiak eta Larreinetako funikularrak Bat eta Mugi txartelek egiteke duten edozein erregularizazio kobratuko dute.

Bat edo Mugi txartel batek blokeatze- ekintzaren bat egiteke izanez gero, Bilboko tranbian / Larreinetako funikularrean balidatzen saiatzerakoan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.

Zein dira Bat txartelaren erabilera-baldintzak Metro Bilbaon?

Sarreran erabiltzaileak eduki beharko du ezarritako diru kopuru minimoa. Irteeran behar den dirua ez badu, txartela saldo negatibon geratuko da. Saldo negatiboaren muga txartelaren jaulkitzaileak ezarriko du.

Garraio-aldaketagatik ez da deskonturik ezarriko Bat txartelarekin Bizkaian egindako bidaietan.

Bat txartela sarreran edo irteeran ez balioztatzekotan, erregularizazio bat kobratuko da geroago erabiltzen den garraiobidean, Bilbo Metroak jarritako zenbatekoaz.

Metro Bilbaok Bat txartelek egiteke duten edozein erregularizazio kobratuko dute.

Bat txartel batek blokeatze- ekintzaren bat egiteke izanez gero, Metro Bilbaon balidatzen saiatzerakoan blokeatuko da, erabiltzaileari bidaiatzea galaraziz.

Non karga daitezke Bat eta Mugi txartelak Bizkaian?

Bat eta Mugi txartelak Bizkaian Kutxabankeko kutxazainetan eta Euskotreneko linea orokorreko kargatze-makinetan kargatu ahalko dira.

Bat eta Mugi txartelak ez dira kargatuko Bilboko Tranbian eta Larreinetako funikularrean.

Zer arreta mota eskaintzen zaio Bat eta Mugi txartelen erabiltzaileari Bizkaian?

Erabiltzaileak Euskotreneko linea orokorrean kontsulta eta oinarrizko inprimaketa zein xehatua egiteko aukera izango du.

Halaber, Metro Bilbaoko birkarga makinetan kontsultak (oinarrizkoa zein xehatua) egin eta inprimatzeko aukera izango du erabiltzaileak.

Metro Bilbaoko makinek gaur egungo hizkuntza-aukera bera eskainiko diete Bat txarteleko erabiltzaileei.

Beste arreta motarik nahi izanez gero, erabiltzaileak txartela jaulkitzen duen Lurraldeko Arretarako Bulegoetara jo beharko du.

Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean ezin da egin, ez kontsultarik, eza oinarrizko inprimaketarik zein inprimaketa xehaturik.