Zer da Barik NFC aplikazioa?
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doaneko aplikazioa, NFC telefono edo beste gailu mugikorren bidez Barik txartelaren kontsulta eta birkarga egiteko. Nahi den guztietan, edozein titulu (diru-zorroak eta gainontzekoak), edozein ordutan (24/7), edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili behar izan gabe.
Aplikazio hau erabiltzeko beharrezkoa da NFC teknologia eta Android 4.4 edo goragoko sistema eragilea duen terminal bat edo 7 bertsiotik aurrerako iPhone-etan. Merkatuan dagoen terminal aukera handia dela eta, izan daiteke gailu bateraezinen bat eta, beraz, ezin da bermatu aplikazioaren portaera zuzena gailuen ehuneko ehunean.
Aplikazio mugikor hau 'den bezala' banatzen da. Beraz, CTBk ez du bere gain hartzen aplikazioa erabil edo instalatzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkakoagatik.
Zer egin dezaket Barik NFC aplikazioarekin?
Zure mugikorrari guztiz egokitutako aplikazio honek bidea ematen dizu aukera hauek baliatzeko:
- Edozein Barik txartelaren edukia kontsultatu, telefonoari hurbilduz.
- Azken 30 mugimenduak kontsultatu
- Txartel mota eta dagozkion datuak kontsultatu.
- Diru-zorroaren berehalako erosketa eta birkarga
- Hileko tituluen berehalako erosketa eta birkarga
- Metro eta Bizkaibuseko mapak kontsultatu.
- Ordainketa segurua kreditu/debitu txartelen bidez.
- Erosketa ordainagiria PDFn
- Webean egindako erosketak Barik txartelean gauzatu.