Sare sozialetako politika

Sare sozialetako politika Zein sare sozialetan aurkitu gaitzakezu?

BGP − Bizkaiko Garraio Partzuergoa erabiltzaileengana gerturatu nahi da, modu hurbilean eta irekian, Bizkaiko garraio publikoaren inguruan aritzeko eta informazioa zabaltzeko. Harremana errazteko asmoz, kontu hauek ditu sare sozialetan:

• Facebook: https://www.facebook.com/Consorcio-de-Transportes-de-Bizkaia-1829208554002731/

• Twitter: https://twitter.com/CTBizkaia

Facebookeko eta Twitterreko guneen bidez, hainbat informazio ezagutu ahal izango dituzu, korporatiboak zein BARIK txartelari buruzkoak, bai eta garraio publikoari, promozioei eta beste zerbitzu batzuei buruzko nobedadeak ere.

Bi plataformek aukera ematen digute erabiltzaileen iradokizunak biltzeko Bizkaiko garraio publikoa hobetzeari dagokionez.

GBPk Linkedin-en duen orrialdea, aldiz, gune korporatibo hutsa da; bertan aurkituko dituzue BGPren azken albisteak.

BGPk ahalik eta lasterren erantzungo ditu zalantzak eta kontsultak. Informazioa berehala behar baduzue, telefonoa, posta elektronikoa eta Bezeroen Arretarako Bulegoa dituzue zuen eskura; zerbitzu horiei buruzko informazioa kontsultatu dezakezue helbide honetan: https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta.

BGPren gune sozialak nola erabili

Kanal hori guztiontzat baliagarri gertatu dadin, eta komunitatearekiko dugun konpromisoaren zati gisa, garrantzitsua da guztiok bizikidetza-arau txiki batzuk errespetatzea:

-Gune hau bada iritziak partekatzeko eta eztabaida konstruktiboak sortzeko foroa; ez da egokia, ordea, polemika sortzeko, beste erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen izen ona galarazteko, ezta kexa edota erreklamazio pertsonalak aurkezteko ere. Azkenekoei dagokienez, BGPk xede horretarako zehaztu dituen bideetatik bideratu beharko dira.

-Galdera zuzenean egiten badiguzue erantzungo dizuegu, hala ere, ez dugu bermatzen erabiltzaileek argitara ematen dituzten informazioen zehaztasuna. Beharrezkoa bada, zuekin harremanetan jarriko gara zuzeneko mezu baten bidez.

-Datu pertsonalak modu desegokian ez erabiltzeko eta gure jarraitzaileon pribatutasuna bermatzeko konpromisoa hartu dugu.

-Berezko hashtagak baliatzen ditugunean, horiexek erabiltzeko gomendatzen diegu erabiltzaileei BGPri zuzendu nahi izatekotan. Izan ere, informazioa antolatzeko modu erraza da.

-Zuk zeuk ekarpenik egiten baduzu (testua, argazkiak, grafikoak, bideoak edota audioak), jakinarazi nahi dizugu GBPri baimena ematen diozula beste edozein euskarri fisiko edo birtualean berriz argitaratzeko; hala egitekotan, zure izena aipatuko dugu egile gisa. Nolanahi ere, beste erabiltzaileek ere gorde eta kopiatu ahal izango dituzte.

-Profil horretan darabiltzagun logotipoak BGPren marka erregistratuak dira. Ondorioz, haiei lotutako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak gorde ditugu.

-Mesedez, ez ezazu honelako iruzkinik argitaratu:

• Neurriz kanpokoak, iraingarriak edota lizunak.

• Iruzurrezkoak, engainagarriak edota okerrak ekarri ditzaketenak.

• Jabetza intelektualeko edozein eskubideren urraketa.

• Hirugarrenekiko bidegabeak, mingarriak edota diskriminatzaileak.

• Spamak eta informazio publizitarioa.

• Beste batzuen irudiak eta datuak, ez badizute baimenik eman.

Goian adierazitakoari men egiten ez dioten edo gainerako komunitatearentzat egokiak ez diren edukiak ezabatu, ezkutatu eta blokeatzeko eskubidea gorde dugu.

BGPren erantzukizuna eta bermea

BGPk ez du erantzukizunik izango profilean adierazitako iritzien gainean, eta ez du bermatuko ikusgai dauden informazioen egiazkotasuna, zehaztasuna eta eguneratzea.

BGPk ez du erantzukizunik izango profileko esteken (linken) bidez sar daitezkeen webguneen gainean, webguneak ez badira Partzuergoarenak. Era berean, ez da hirugarrenek argitaratutako edukien erantzule izango.

BGPk gogorarazi nahi du sare sozialak beste edozein komunikabideren lege eta murriztapen berdinen mende daudela eta, beraz, edozein argitalpenek lege-ondorioak izan ditzakeela. (Lege-arauak: Facebook, Twitter, Linkedin).