1975 urtean sortu zen partzuergoko erakundeekiko independentea den nortasun juridikodun toki erakunde gisa.
Honako hauek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko metroa igarotzen den herrietako udalek.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute %50ean.
Bere egitekoarekin hasi zenean, bi helburu nagusi lortu nahi ziren: Bilboko metroa eraikitzea, lehenik eta behin, eta hori martxan jarri ondoren, Bizkaiko garraio publikoa kudeatzea.