Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa

BILBAO BIZKAIA CARD TXARTEL TURISTIKOA

Zer da Bilbao Bizkaia Card txartela?

Txartel turistiko bat da, eta erosleak txartela eroste hutsagatik erabil ditzakeen hainbat aisia, kultura eta garraio funtzionaltasun barne hartzen ditu euskarri bakar batean (kontakturik gabeko txartela). Txartel pertsonal eta besterenezina da.

Bilbao Bizkaia Card txartel-motei, eskuratzeko zein erabiltzeko lekuei, prezioei, indarraldiari, abantailei, erreserbei eta abarri buruzko informazio guztia webgune honetan izango duzu eskuragarri: http://www.bilbaobizkaiacard.com

Zein garraio-modutan ibil zaitezke Bilbao Bizkaia Card txartelarekin?

Bilbao Bizkaia Card txartela erosterakoan erabiltzaileak garraio publikoko honako modu hauek erabili ahal izango ditu doan eta mugarik gabe:

  • Bizkaibusa.
  • Bilbobusa.
  • Metro zerbitzua (1. linea, 2. linea eta 3. linea).
  • Euskotrenen lineak (Bizkaia barruan).
  • Bilboko tranvia
  • Artxandako funikularra.
  • Larreinetako funikularra.

Zenbat egunetan erabili dezakezu Bilbao Bizkaia Card txartela?

Bilbao Bizkaia Card txartelak hiru formatu ditu, eta indarraldi bana dute:

  • 24 ordu.
  • 48 ordu.
  • 72 ordu.

Txartela kide den edozein garraio-modu publikotan aktiba daiteke. Une horretatik aurrera, doan eta mugarik gabe bidaiatu ahal izango da txartelaren indarraldiak iraun bitartean.

Nola bidaiatu Bilbao Bizkaia Card txartelarekin

Bidaia egiteko ezinbestekoa da txartelak baliogabetzeko makinan balidatzea, eta ez bada hala egiten penalizazio bat jarriko da. Honela baliogabetu behar dira:

  • Metro Bilbao, Euskotren eta Bizkaibus zerbitzuetan: txartela bidaia hastean eta amaitzean balidatuko da.
  • Bilbobusen: Txartela bidaia hastean balidatuko da.
  • Tranbian eta funikularrean: Txartela nasan balidatuko da, bidaia hastean.