Metro Zerbitzua

CTB

Zer sartzen da Metro Zerbitzuaren barruan?

Metro Zerbitzua deritzo Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1., 2. eta 3. lineatan eskaintzen den garraio zerbitzu publikoari.

Zein da Metro Zerbitzuaren 3. linea?

3. linea Kukullagatik Matikora doa. 7 geltoki ditu: Kukullaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak / Casco Viejo, Uribarri eta Matiko.

3. linea Euskotrenen Txorierriko lineari lotzen zaio eta Euskotrenen linea nagusiari ere heltzen zaio; edonola ere, lehengo 7 geltokiek baino ez dute osatzen 3. linea.

mapa

Zein bidaia-tituluk balio dute Metro Zerbitzuan bidaiatzeko?

  • Barikeko diru-tituluak: Creditrans eta Gizatrans.
  • Barikeko aldi baterako tituluak:Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro
  • Metroko Zerbitzurako Joanaldikoa.
  • Metro Bilbaoko Urtekoa 26

Nola zenbatesten dira bidaiak Metro Zerbitzuan?

Metro Zerbitzuaren 1., 2. y 3. lineetan egindako bidaia, bidaia bakartzat hartzen da eta bere tarifa ibilitako zeharkatutako guneen araberakoa da.

Adibidez:

  • Algortatik Matikora Creditrans tituluarekin bidaiatzen baduzu: 1,08 €
  • Otxarkoagatik Indautxura Creditrans tituluarekin bidaiatzen baduzu: 0,91 €
  • Algortatik Matikora, gune horretarako baliogarria den hileko mugatuarekin bidaiatzen baduzu, bidaia bakarra deskontatuko zaizu.
  • Otxarkoagatik Indautxura, gune horretarako baliogarria den hileko mugatuarekin bidaiatzen baduzu bidaia bakarra deskontatuko zaizu.

Nola zenbatesten dira bidaiak eta aldaketak Metro Zerbitzuaren Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian?

Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian aldaketa egiten bada Metro Zerbitzuaren 1. / 2. eta 3. lineen artean, bidaia bakartzat hartuko da, hau da, lineen arteko aldaketa doakoa izango da bertan, 15 minutuko epean, betiere modu egokian balidatu bada bidaiaren etapa guztietan.

Bidaiaren lotunea Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian egiten bada, ezingo da bidaiarik egin saldo negatiboarekin; beraz, txartela kargatu beharko da L1etik / L2tik L3ra aldaketa egiteko, eta alderantziz. (gutxienez, 0,00 € eskatuko dira).

Era beran, aldi baterako titulu mugatu batekin egiten bada bidaia, eta 15 minutuko epearen barruan egoki balidatzen bada, bidaia bakarra kenduko da.

Zazpikaleak / Casco Viejo geltokitik kanpo, 1. edo 2. linearen eta 3. linearen arteko lotuneak, bi bidaia independente gisa zenbatetsiko dira.

Zenbat denbora dago 1. / 2. linearen eta 3. linearen arteko lotunea dohain egiteko Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian?

15 minutu.

Metro Zerbitzuaren 1., 2. edo 3. lineetatik kanpo hasten edo amaitzen badut bidaia, nola zenbatetsiko da?

Metro Zerbitzuaren 1., 2. edo 3. lineetatik kanpo dagoen beste geltokiren batean hasten edo amaitzen baduzu bidaia, ez da Metro Zerbitzuaren bidaiatzat joko, eta bidaia egin den operadorearen tarifa kobratuko da edo bi bidaia deskontatuko dira aldi baterako eta bidai mugatuko tituluarekin bidaiatzen bada.

Adibidez:

  • Usansoloko geltokian sartzen bazara, Euskotrenen linea nagusian, eta Zazpikaleak / Casco Viejo geltokira iristean metroa hartzen baduzu Indautxuraino, 2 bidaia zenbatuko dira; hau da:
    • diru-txartelarekin bidaiatzen baduzu, lehenengoan Euskotrenen tarifa aplikatuko zaizu eta, bigarrenean, Metro Bilbaorena; % 20an murriztuko zaizu bidaiaren zenbateko osoa, operadore desberdinen arteko aldaketetan, Creditrans tituluarekin egiten baduzu bidaia (Barikaren barruan).
    • Aldi baterako eta bidaia mugatuko tituluarekin bidaiatzen baduzu bi bidaia deskontatuko zaizu.
  • Derioko geltokian sartzen bazara, Euskotrenen Txorierriko linean eta, Zazpikaleak / Casco Viejo geltokira iristean, metroa hartzen baduzu Deusturaino, 2 bidaia zenbatuko dira, hau da:
    • Diru-txartelarekin bidaiatzen baduzu, lehenengoan Euskotrenen tarifa aplikatuko zaizu eta, bigarrenean, Metro Bilbaorena; % 20an murriztuko zaizu bidaiaren zenbateko osoa, operadore desberdinen arteko aldaketetan, Creditrans tituluarekin egiten baduzu bidaia (Barikaren barruan).
    • Aldi baterako eta bidaia mugatuko tituluarekin bidaiatzen baduzu bi baidaia deskontatuko zaizu.

Gizatrans tituluarekin egiten baduzu bidaia Metro Zerbitzuaren 1., 2. eta 3. lineetan, Metro Bilbaoren tarifa aplikatuko zaizu; baina Metro Zerbitzutik kanpoko beste geltoki batean hasten edo amaitzen baduzu bidaia, Euskotrenen tarifa kobratuko zaizu. Metro Zerbitzutik kanpoko geltokia amaierakoa bada, Metro Bilbaoren Gizatrans tarifaren −sartzean kobratuko da− eta Euskotrenen tarifaren arteko aldea kobratuko da.

Adibidez:

  • Algortatik Matikora: 0,35 €
  • Matikotik Durangora: 0,60 € (Euskotreneko bidaia).
  • Algortatik Deriora: 0,35 € (Metroko bidaia, Algortatik Zazpikaleak / Casco Viejo geltokiraino) + 0,35 € (Euskotreneko bidaia, Zazpikaleak / Casco Viejo geltokitik Derioraino).

Zein da bidaia egin ahal izateko gutxieneko saldoa?

  • Bidaia 3. linearen geltoki batean hasten bada, Metro Bilbaok ezarritako gutxieneko saldoa eskatuko da sartzeko, hau da, gune batean bidaia egitekoa..
  • Bidaia Euskotrenen Txorierriko linean edo linea nagusian hasten bada, Euskotrenek ezarritako gutxieneko saldoa eskatuko da sartzeko, hau da, 2 gunetan bidaia egitekoa.

Onartuta dago saldo negatiboa sortzea irteterakoan?

Bai; 3. linean zein Txorierriko linean edo linea nagusian amaitzen bada bidaia, onartuko da saldo negatiboa sortzea, ez baldin badu sistemaren gehieneko zenbatekoa gainditzen, hots, 2,90€.

Haatik, saldo negatiboa sortu ondoren, bidaiaren lotunea Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian egin nahi bada, ezingo da saldoa negatiboarekin sartu; beraz, txartela kargatu beharko da L1etik / L2tik L3ra aldatzeko, eta alderantziz. (gutxienez, 0,0 € eskatuko dira).

Zer gertatzen da ez bada sarrera edo irteera balidatzen Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian lotunea duen bidaia batean?

  • Sarrera edo irteera ez bada L3an balidatzen, Euskotrenen tarifarik altuena ez da doakoa izango, dagokion bidaia kobratuko da.
  • Sarrera edo irteera ez bada MBko L1ean / L2an balidatzen, MBn tarifarik altuena kobratuko da.