Barik Mobile

DEFINIZIOA ETA BETEKIZUNAK

Zer da Barik Mobile?

Barik Mobile BGPren aplikazio bat da, eta aukera ematen dizu orain arte Barik txartelarekin egiten zenuen moduan zure Android NFC mugikorrarekin bidaiatzeko.

Nork erabil dezake Barik Mobile?

Barik Mobile erabiltzeko, honako hau behar duzu:

  • 15 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea. Laster 65 urtetik gorako Gizatranseko erabiltzaileek ere erabili ahal izango dute.
  • Txartel pertsonalizatua baduzu, birtualizatu egin dezakezu; zure datu guztiak baditugu, zuzenean deskarga dezakezu mugikorrera.
  • NFC teknologia eta Android 8 sistema eragilea edo hori baino berriagoa darabiltzan mugikorra. Bidaiatu ahal izateko, mugikorrak bateria izan behar du.
  • Barik Mobile aplikazioa Google Playtik deskargatzea.
  • BGPren webgunerako sarbidea izatea Nire Barik atalean.

 

Non erabil dezaket Barik Mobile?

Barik Mobile erabil dezakezu Bariken sare osoan hemen izan ezik:

  • RENFE
  • Bizkaia Zubia, ibilgailuarekin igaro nahi baduzu (oinezko gisa baduzu aplikazioa erabiltzerik).
  • Portugaleteko batelak.
  • Metro Bilbaoko (Leioa, Etxebarri, Ibarbengoa) eta BECeko disuasio-aparkalekuak.

 

Barik Mobile eta nire Barik txartela batera erabil ditzaket?

Barik Mobile txartel guztiak pertsonalizatuak dira. Pertsonalizatutako Barik fisikoa baldin baduzu, zure telefonoko Barika ala zure txartel fisikoa erabili nahi duzun erabaki behar duzu. Barik txartel anonimoa baldin baduzu, orain arte bezala erabiltzen jarrai dezakezu.

Barik Mobile aplikazioa erabil dezaket nire iPhone-an?

Momentuz ezin da teknologia hori iPhone gailuetan ezarri.

APP Barik Mobile

Zer sartzen da Barik Mobile aplikazioan?

 

  • Barik Mobile txartelaren inguruko informazio zehatza.
  • Egindako azken mugimenduak.
  • Kargatutako diruaren egiaztagiriak.
  • Moveuskadi bidaia planifikatzailea.
  • Bizkaiko garraio mapa.
  • Barik sistemaren inguruko informazioa.

 

Nola eman dezaket alta?

Dagoeneko BGPren webguneko Nire Barik ataleko erabiltzailea baldin bazara (https://www.ctb.eus/mibarik/), ez duzu beste izapiderik egin behar. Bestela, Bezeroen Arretarako Bulegora jo beharko duzu, webgunerako sarbidea aktibatu diezazuten.

Nola sar naiteke aplikaziora?

Behin aplikazioa deskargatuta, saioa hasi beharko duzu. Horretarako, BGPren webguneko Nire Barik atalera sartzeko erabiltzen dituzun erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dituzu.

Aplikazioak nire Barik txartel pertsonalizatua eskatzen dit, zergatik?

Txartel pertsonalizaturik ez baduzu, aplikazioak Barik Mobile txartel berri bat esleituko dizu. Barik txartel pertsonalizatua baldin baduzu, pantailan ageri diren jarraibideak jarraitu beharko dituzu, txartela aplikaziora transferitzeko. Ez ahaztu zure Barik txartel fisikoa gorde behar duzula. Barik Mobile erabiltzeari utzi eta Barik txartel fisikoa berriro erabili nahi baduzu, aukera duzu horretarako.

Txartel bat baino gehiago izan dezaket Barik Mobile aplikazioan?

Ez, Barik Mobile aplikazioan txartel pertsonalizatu bakarra izan dezakezu.

Nola karga dezaket nire Barik Mobile?

Barik Mobile aplikazioak aukera ematen du diru-zorroko tituluak eta aldi baterako tituluak zuzenean kargatzeko, kreditu-txartelarekin edo Bizum bidez modu seguruan ordainduta. Aplikazioak ordainketaren egiaztagiria emango dizu.

Nola baliozkotu dezaket bidaia nire Barik Mobile aplikazioarekin?

Desblokeatu ezazu mugikorra eta hurbildu ezazu baliozkotze-makinara, zure Barik txartel fisikoarekin egiten zenuen bezala. Mantendu mugikorra baliozkotze-makinaren gainean, zure mugikorreko banku-txartelarekin ordaintzen duzunean egiten duzun bezala. NFC teknologia erabiltzean, txartelarekin ordaintzen duzunean baino luzaroago mantendu behar duzu mugikorra.

Beste pertsona batzuen bidaiak baliozkotu ditzaket nire Barik Mobile erabilita?

Ez, gogoratu Barik Mobile pertsonala dela eta, beraz, ezin dela baliozkotze anizkoitzik egin.

Nire aplikazioaren hizkuntza aukeratu dezaket?

Bai, euskaraz zein gaztelaniaz erabil dezakezu.

EZUSTEKOAK

Mugikorra apurtu zait, zer egingo dut?

Nahikoa da aplikazioa beste mugikor batean instalatzea eta jarraibideak jarraitzea. Horrela, zure Barik Mobile erabiltzen jarraitu ahalko duzu. Kontuan izan mugatuta dagoela mugikorra aldatzeko aldi-kopurua (hilean bi aldiz).

Ez badut baliozkotzea lortzen, zer egin dezaket?

 

  • Ziurtatu saioa irekita dagoela eta NFC teknologia aktibatuta dagoela.
  • Sakatu sinkronizatzeko botoia (interneterako konexioa eduki behar da).
  • Sinkronizatu ezin baduzu, itxi saioa eta berriro zabaldu.
  • Arazoak bere horretan jarraitzen badu, berrabiarazi ezazu telefonoa.
  • Hori egin arren, arazoa konpondu ez bada, bidali mezu elektroniko bat BGPra (barikctb@cotrabi.eus) edo deitu bezeroari arreta emateko telefono-zenbakira: 900 840 655

 

Bateriarik gabe geratu naiz bidaiaren erdian, zer egin dezaket?

Bidaiatu baino lehen, egiaztatu bidaia osorako bateria nahikoa duzula. Ezin baduzu baliozkotu edo ikuskatzaileak baliozkotzea eskatzen badizu, eta mugikorrean bateriarik ez baduzu, baliozko titulurik gabeko bidaia bat egiten ari zarela ulertuko da, eta zigorra jaso ahal izango duzu.

Barik Mobile erabiltzeari utzi eta Barik txartel fisikoa erabili nahi dut. Zer egingo dut?/h2>

Dena delako arrazoiagatik Barik Mobile erabiltzeari utzi nahi badiozu eta Barik txartel fisikora itzuli, Bizkaiko Garraio Publikoaren bulegoren batera jo beharko duzu (https://www.ctb.eus/es/atencion-al-cliente). Garrantzitsua da txartel fisikoa eramatea. Ez badaukazu, txartel berri baten prezioa ordaindu beharko duzu.