CTB-ek informatzen du

MAIATZEAN IRAUNGITZEN DIREN BARIK TXARTELEN INDARRALDIA LUZATZEA

Alarma-egoera mantentzea dela eta, zure Barik txartela maiatzean iraungitzen bada, eta BGPk ulertuta, luzapen gehigarri horrekin Barik sistemaren ratio teknikoak bermatuko direla, honako leku hauetan birkargatu edo kontsulta egin ahal izango duzu luzatzeko, txartela iraungi baino lehen:

- CTBren BARIK NFC APPan, Google Playtik deskargatuta
- Metro Bilbao, Euskotran eta Renfeko saltzeko makinetan
- Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinetan Kiosko
- Bizkaia Zubian
- Kioskoen eta estankoen sarean

OHARRA

Maiatzaren 11tik aurrera, berriz egin ditzakezu Barik txartelaren kudeaketak Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoetan.

Arreta ematen jarraitzen dizugu barikctb@cotrabi.eus helbide elektronikoaren eta 94 685 5000 telefonoaren bidez.

OHARRA: BABak ITXITA

COVID-19 krisia dela eta, Bizkaiko Garraio Publikoko Bulegoen sare guztia aldi baterako itxita egongo da jendearentzat Barik-eko kudeaketak egiteko, bestelakorik esan arte.

Jendearentzako arreta emango dugu email honen bidez barikctb@cotrabi.eus baita teléfono honen bidez ere: 94 685 5000

Barik txarteleko aldi baterako, Bidai eta Gazte, tituluen zenbatekoak itzultzeari buruzko salbuespenezko neurriak.

COVID-19 krisia dela eta deuseztatuko dira aldi baterako tituluak, Bidai eta Gazte, erabiltzaileek halan eskatzen badute. Neurri hori, Barik txartelaren diru-zorroan itzuliz egingo da, bonuan erabili gabeko denborari dagokion zenbatekoa berreskuratuz. Hori kalkulatzen da azkenengoz erabili den egunetik aurrera, bonua iraungi arte.

Erabiltzaileak itzultzeko eskatu beharko du beren-beregi, eta, edonola ere, haren Barik txartelaren zenbakia, izena eta abizenak adierazi. Egin email honen bidez barikctb@cotrabi.eus baita teléfono honen bidez ere: 94 685 5000

OHARRA

COVID-19 krisia dela eta, Bizkaiko Garraio Publikoko Bulego Sare guztia itxita egongo da, aldi baterako, bihartik, hau da, martxoaren 18tik aurrera.
Jendearentzako arreta email honen bidez barikctb@cotrabi.eus baita teléfono honen bidez ere: 94 685 5000

MARTXOAREN 16TIK APIRILAREN 30ERA ARTE IRAUNGITZEN DUTEN BARIK TXARTELEN INDARRALDIA LUZATZEA

Koronabirus krisiak sortu duen berezitasunaren egoera dela eta, eta herritarrek garraio publikoaren bulegoetara aurrez aurre joan behar izateari ekiditeko, gaurtik hasita eta apirilaren 30era arte iraungitzen duten BARIK txartel guztien indarraldia luzatuko da 3 hilabetez, luzapen gehigarri horrekin Barik sistemaren ratio teknikoak bermatuko direlakoan.

Zure BARIK txartelak martxoaren 16tik apiralaren 30era bitartean iraungitzen badu, honako leku hauetan birkargatu edo kontsulta egin ahal izango duzu, txartela iraungi baino lehen:
- CTBren BARIK NFC APPan, Google Playtik deskargatuta
- Metro Bilbao, Euskotran eta Renfeko saltzeko makinetan
- Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinetan Kiosko
- Bizkaia Zubian
- Kioskoen eta estankoen sarean

SALBUESPEN NEURRIAK, GAZTE TITULUAK ERABILTZEN EZ DIREN ALDIARI DAGOKION ZENBATEKOA ITZULTZEKO AUKERARI BURUZKOAK

COVID-19 piztearen ondoriozko pandemiagatik gaur egun dugun salbuespen- eta larrialdi-egoera eta Eusko Jaurlaritzaren gaurko, 2020ko martxoaren 12ko, jakinarazpena ikusita, zeinaren bitartez Bizkaiko ikastetxe guztiak derrigorrez itxi behar direla adierazi duen, BGPn salbuespeneko neurriak hartu behar ditugula uste dugu Gazte 70, Gazte Oro eta Gazte Bilbao aldi baterako bonuak ohi bezala erabiltzeari dagokionez. Horrela, Gazte tituluen titularrei aukera emango diete Gazte txartela kontsumitu ez duten denbora proportzionalari dagokion zenbatekoa berreskuratzeko, betiere, itzultzeko honako baldintza hauek oinarri hartuta: - Gazte titulua indarrean egon behar da, iraungi gabe, eta Gazte 70 tituluaren kasuan bidaiak izan behar ditu erabiltzeke. - Erabiltzaileak itzultzeko eskatu beharko du beren-beregi, eta, edonola ere, haren Barik txartelaren zenbakia, izena eta abizenak adierazi. Horretarako gaitutako edozein bideren bitartez eskatu ahal izango du: - Helbide elektronikoa: barikctb@cotrabi.eus, - Garraio publikoarena arreta emateko telefonoa: 94 685 5000 - Titulua martxoaren 13a baino lehen erosita egon behar da. Salbuespenezko neurri hori ez da 2020ko martxoaren 13tik aurrera erositako tituluekin aplikatuko (martxoaren 13a barne). Erabiltzaileak honako aukera hauek izango ditu: 1.- Aldi baterako Gazte bonua guztiz baliogabetzea Baliogabetze hori martxoaren 13tik aurrera egingo da, eta, hori egiteko, titulua erabili gabe egon behar da egun horretatik. Erabiltzaileari diru-tituluan kargatuko zaio Gazte tituluari dagokion prezioaren zati proportzionala, martxoaren 13tik hasi eta Gazte titulua iraungi arte. Horixe izango da zenbatekoa itzultzeko modu bakarra, hau da, diru-titulua kargatzea. 2.- Erabili ez den aldiari dagokiona itzultzea, aldi baterako Gazte titulua baliogabetu beharrik gabe Ikastetxeak itxita egongo diren aldi osoari dagokiona itzultzeko kalkulua egitea, hau da, martxoaren 13tik aurrera. Erabiltzailearen bonua aurretik iraungitzen den kasuetan, martxoaren 13tik eta iraungi den egunera arte kalkulatuko da. Aldi hori ezin izango da zatitu, eta ez da itzulketa partzialik onartuko ikastetxeak itxita dauden epea baino aldi laburragoetarako edo martxoaren 13tik bonuaren iraungitze-datara arte. - Gazte tituluaren iraungitze-data igarotzen denean, BGPk egiaztatu egingo du ea ez den benetan erabili ikastetxeak itxita egon diren aldian, 2020ko martxoaren 13tik aurrera zenbatzen hasita edo, kasuan kasu, martxoaren 13tik bonuaren iraungitze-datara arte. Aldi baterako tituluarekin aldi horretan bidaiaren bat egin bada, ez da salbuespenezko neurri hori aplikatuko, eta, beraz, ez da zenbatekoa itzuliko. Baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta tituluaren iraungitze-data igaro bada, BGPk dagokion zenbatekoa itzuliko du, eta erabiltzailearen Barik txartelaren diru-zorroa kargatuko da. Horixe izango da zenbatekoa itzultzeko modu bakarra, hau da, diru-titulua kargatzea

Etorkizun iraunkorragoa nahi dugu

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivatemas.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.
(*) Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kodea 64006 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.   

Barik txartelen iraungitze-datari buruz egiten diren galderak

1.- Barik txartel guztiek dute iraungitze-data edo batzuek ez? Non eskura daitezke txartel berriak? Txartel guztiek dute iraungitze-data, bai BARIK anonimoek, bai pertsonalizatuta daudenek. Kasu ezberdinak daude txartel-motaren arabera. Txartel anonimoak: Txartel anonimoak iraungitzen direnez, erabiltzaileek beste Barik txartel bat eskura dezakete honako leku hauetan:
  • Metro-geltokietako autosalmentarako makinetan.
  • Renferen geltokietako autosalmentarako makinetan.
  • Euskotrenen geltokietako makinetan.
  • Bizkaibusen eta Bilbobusen kabinetan.
  • Kioskoetan, estankoetan eta Barik bereizgarria duten beste establezimendutan.
  • Artxandako funikularrean.
  • Larreinetako Funikularra
  • Bizkaia Zubian.
  • Abandoko Turismo Bulegoko tranbiaren autosalmentarako makinan.
Txartel pertsonalizatuak: Txartel izendun edo pertsonalizatuak Garraio Publikoaren Bizkaiko Bulegoen Sarean eskura daitezke. Bizkaiko garraio publikoko sistemak bezeroei arreta emateko dituen 11 bulegoetako edozeinetan. Horien zerrenda erantsi da. Bilbon:
  • San Mamés (Geltoki intermodaleko bezeroei arreta emateko BGPren bulegoa). Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 19:30era.
  • Zazpikaleak/Casco Viejo (Metro Bilbaoren eta Euskotrenen Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Larunbat eta zubietan, 09:00etatik 15:00etara (jaiegunen osteko larunbatetan itxita egongo da). Uztailean eta abuztuan 08:00etatik 15:00etara.
  • Bilbobus (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 20:00etara. Larunbatetan 09:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.
  • Renfe (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era).
Getxon:
  • Areeta (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era. Uztailean 08:00etatik 15:00etara. Abuztuan: itxita
Barakaldon:
  • Ansio (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 19:30era. Uztailean 08:00etatik 15:00etara. Abuztuan: itxita.
Leioan:
  • UPV/EHU (Gizarte Zientzien Fakultateko eraikineko beheko solairuetan, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:30era. Abuztuan: itxita.
Portugaleten:
  • Herritarren Arretarako Bulegoa (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.
Sodupen:
  • Udal-bulegoak (Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Bulegoa) Astelehenetik ostiralera: 07:30etik 15:00etara.
Durangon:
  • Euskotren (Bezeroen Arretarako Bulegoan) Astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 20:00etara. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 15:00etara.
Gernikan:
  • Euskotren (Bezeroei arreta emateko geltokiko bulegoan) Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 15:00etara.
2.- Nola berreskura daitezke iraungitako txarteletan geratzen diren tituluak eta saldoak? Txartel anonimoen zein pertsonalizatuen kasuan, txartela iraungi eta gero, erabiltzaileak beste Barik txartel berri batera alda ditzakete tituluak eta saldoak, betiere, txartela iraungi eta hurrengo lau hilabeteen barruan. Barik txartelari buruzko ordenantzan ezarritako betekizunen arabera, saldoa txartel batetik bestera aldatzeko, bi txartelak aurkeztu beharko dira: iraungita dagoena eta soberan dauden tituluen saldoarekin bete nahi den txartel berria. Pertsonalizatutako edo erregistratutako txartelen kasuan eta iruzurrak saiheste aldera, transferitzeko eragiketa hori jatorrizko txartelaren titularrak baino ezin izango du egin. Transferitzeko eragiketa hori garraio publikoko bezeroei arreta emateko Bizkaian dauden edozein bulegoetako batean edo Metro Bilbaoren edozein geltokitan egin daiteke, gainbegirale baten laguntzarekin. 3.- Hemendik aurrera, da aurten Barik txartel berri bat eskuratzen duten pertsonen kasuan, zein izango txartelen iraungitze-epea? Aurrerantzean ere, iraungitze-epea 7 urtekoa izango da, betiere, txartela erosten den unetik aurrera zenbatzen hasita. Hain zuzen ere, hori gertatzen da Barik txartelaren barruan dagoen txiparen fabrikatzaileak, gehienez ere, 10 urteko bizitza erabilgarria ematen diolako fabrikatzen den unetik zenbatzen hasita. Ezin dugu bermatu aldi hori igaro ostean txipak ondo funtzionatzen jarraituko duenik. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, txiparen etapak eta denborak kontuan izanda eta sistemaren egonkortasuna eta segurtasuna bermatze aldera, uste du txartelak sistematik at geratu behar direla 7 urte igaro ostean, erabiltzaileei saltzen zaizkien unetik aurrera zenbatzen hasita. 4.- Zenbat ordaindu beharko dugu Barik txartel berria eskuratzeagatik? Barik txartel guztiek (anonimoa edo pertsonalizatua) 3 euro balio dute eta 7 urteko iraungitze-data daukate. Txartela iraungitzen denean, erabiltzaileak beste Barik txartel bat eskuratu beharko du, eta 3 euro ordaindu beharko ditu. Barik txartel anonimoen eta pertsonalizatuen salmenta-prezioa ez da aldatu 2012. urtean martxan jarri zirenetik, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak onesten dituen zerga-ordenantzen bitartez arautzen da, jendaurrean jartzeko epea igaro ostean. 5.- Non ikusi dezakegu gure BARIK txartela iraungita dagoen? Barik txartelen iraungitze-data online kontsulta daiteke BGPren webgunean (www.ctb.eus), bai eta Bizkaiko garraio publikoaren sareko salmenta-makina automatikoetan, Barik NFC aplikazioan eta Barik sistemako sarearen edozein puntutan txartela kargatzean edo kontsultaren bat egitean.

BGPk jakinarazi nahi du datozen hilabeteetan Barik txartel kopuru handia iraungiko dela, 7 urteko iraupena izan ostean

Ordainagirietan, kargatzen duzun aldiro, BGPren NFC Barik aplikazioan eta gure webguneko esteka honetan kontsulta dezakezu zure txartelaren iraungitze-data. Txartelan dauden garraio tituluak ez dira galduko, eta beste Barik txartel batera pasatuz berreskuratu ahal izango dira 4 hilabeteko epean, iraungitze-datatik aurrera zenbatzen hasita, 11 garraio publikoko edozein bulegotan Hemen ikus dezakezu zein den hurbilen duzun Bulegoa.

Gabonetako 2019ko egitaraua

Dei-zentroaren ordutegia - Abenduaren 24an eta 31n: 08:00etatik 17:00etara - Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 1. BGPren Bezeroentzako Arreta Bulegoa (San Mamesko geltokia) - Abenduaren 24an eta 31n: 08:30etik 14:00etara - Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 2. Metro Bilbaoko Bezeroentzako Arreta Bulegoak - Abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra (biak barne) Areetako eta Ansioko bulegoak itxita egongo dira. Zazpikaleetako Bezeroentzako Arreta Bulegoa zabalik egongo da. - Abenduaren 24an eta 31n: 08:00etatik 15:00etara - Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 3.- EuskoTrenen Bezeroentzako Arreta Bulegoak Zazpikaleak - Abenduaren 24an eta 31n: 08:00etatik 15:00etara Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita Gernika - Abenduaren 24an eta 31n: 08:00etatik 15:00etara Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita Durango - Abenduaren 24an eta 31n: 08:00etatik 15:00etara Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 4.- Bizkaibusen Bezeroentzako Arreta Bulegoak UPV/EHU - Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita Portugalete - Abenduaren 24an eta 31n: 07:30etik 15:00etara Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita Sodupe - Abenduaren 24an eta 31n: 07:30etik 15:00etara Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 5.- Renferen Bezeroentzako Arreta Bulegoak - Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an: itxita 6.- Bilbobusen Bezeroentzako Arreta Bulegoak - Abenduaren 24an eta 31n: 07:30etik 20:00etara - Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an: 09:00etatik 14:00etara.

BGPk mugikorrarekin balidatzeko proba pilotu bat jarriko du martxan, Barik txartela iPhonearekin kargatzeko beharrezko garapenak lantzen ari da eta Bizum inplantatu du Barikeko kargatzeak ordaintzeko

BGPk 2020ko udazkenean proba pilotu bat jarriko du martxan Gazte 70 eta Gazte Ororen erabiltzaile diren 26 urtez azpikoekin, beren Barika birtualizatzeko. Hala, Bizkaiko garraiobide guztietan zuzenean beren mugikorrarekin balidatu ahal izango dute.

Aplikazio baten bidez funtzionatuko du, doan deskargatu ahal izango dena mugikorrera Google Play bidez eta, txartel fisikoarekin gertatzen den bezala, dirua kargatu ahal izango da edo txartelak barne hartzen dituen tituluak txertatu ahal izango zaizkio. Ezberdintasun bakarra da fisikoki norberak eraman beharrean, erabiltzaileek birtualki eraman ahal izango dutela smartphone gailuan. Hala, telefonoa makinaren irakurgailuaren gainetik pasatu baino ez dute egin beharko beren bidaia balidatzeko.
Jauzi teknologiko handia da, eta, ondorioz, BGPk uste du halako urrats handi bakoitzaren aurretik proba pilotu bat egin behar dela kontrolpeko eremuetan. Hala, lagin-kolektibo batekin mugikorraren bidez balidatzeko sistemaren jarraipena egingo da, datu eta ondorio fidagarriak eskuratzeko eta ondoren horiek inplantazio masibora egokitzeko.

Makina balioztatzaileetako gaur egungo irakurgailuak ez dira ordeztu beharko, eta softwarea martxan jarriko den teknologiari egokitu baino ez da egin behar. Titulu horiekin ordaintzea ahalbidetzen duten garraiobide guztietan balidatu ahal izango da; Metro Bilbao, Euskotren, Bilboko tranbia, Bizkaibus, Lejoan Busa eta Larreinetako funikularra. Asmoa da gaur egun Barik txartela erabil daitekeen garraiobide guztietan erabili ahal izatea.

Teknologia berri hau txertatzeak ez du esan nahi Barik txartel fisikoa ordeztuko denik. Existitzen jarraituko du, bereziki mugikorra erabiltzera ohituta ez dauden edo horrenbeste erabiltzen ez duten pertsonengan pentsatuz. Hala, erabiltzaileentzako beste alternatiba bat eskaintzeko da sistema hau.

Bestalde, BGPk 2016ko otsailean inplantatu zuen Barik txartela NFC teknologiadun Android gailuen bidez kargatu eta kontsultatzeko aukera. Horretarako, Barik NFC aplikazioa sortu eta diseinatu zuen. Aplikazio horrek erabiltzaileei ahalbidetzen die beren mugimenduak kontsultatzea eta Barik txartela nahi beste bider kargatzea, eguneko edozein unetan eta edozein tokitatik. Hori guztia, doan deskargatu daitekeen aplikazioaren bidez.

iPhone telefonoentzako muga teknikoak zeuden orain arte, baina iOS 13 bertsio berriarekin konpondu egin dira. Horrenbestez, BGP jada lanean ari da hurrengo iPhonekin Barik NFC aplikazioa erabili ahal izateko garapenen bueltan.

Urriaren 8tik aurrera Bizumekin ordaindu daitezke Barik txarteleko bidaia-tituluak, Barik NFC aplikazioaren nahiz BGPren webgunearen bitartez. Beste barik, Bizum erabiltzailea izan behar zara eta “Bizum pasahitza” eduki saltoki elektronikoetan eragiketak egiteko.

Dagoeneko bidaiatu ahal da Lejoan Busan, Barik txartelaren behin-behineko abonu multimodalekin eta BBC txartel turistikoarekin.

Creditrans eta Gizatrans titulu diru-zorroak ez ezik, Leioako hiribusean, Lejoan Busa, dagoeneko Barik txartelearen Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro tituluekin ere bidaia daiteke hala nola Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoarekin ere.
Gure web-orriaren hurrengo loturan bere titulu guztietako tarifak ikus ditzakezu: https://www.ctb.eus/eu/garraio-publikoaren-tarifak

OHARRA : San Mameseko Garraio Publikoko Bulegoa

Behin hobekuntza-lanak bukatuta, San Mameseko Garraio Publikoko Bulegoa berria irekita dago.

OHARRA: Hobetze-lanak direla eta, uztailaren 8an San Mameseko Garraio Publikoko Bulegoa itxiko dugu

Hobetze-lanak direla eta, uztailaren 8an San Mameseko Garraio Publikoko Bulegoa itxiko dugu
Bulego berria, abuztuaren 19an zabalduko da.
Gure web-orriaren hurrengo estekan Bizkaiko Garraio Publikoko Sareko beste 10 bulegoak aurki ditzakezu. Bizkaiko garraio publikori buruz kontsulta guztiak artatu eta konponduko dituzte, Barik txartelaren kudeaketak barne: https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta
Barka itzazue eragozpenak.

Lejoan Busa zerbitzuak Barik Sistemarekin egingo du bat

Apirilaren 30etik aurrera, Leioako hiri-autobusak, Lejoan Busa, Barik sistemarekin egingo du bat. Egun horretatik aurrera, Lejoan Busan Barik txartelarekin bidaiatu ahal izango dugu Creditrans eta Gizatrans diru-tituluak erabiliz Hauexek dira Leioa Bus zerbitzuak titulu horietarako izango dituen tarifak: Creditrans arrunta - 0,60 €; Creditrans FN 20 – 0,48 €; Creditrans FN 50 – 0,30 €; Gizatrans arrunta - 0.35 €; Gizatrans FN 20 – 0,28 €; Gizatrans FN 50 – 0,17 €

GBPk eta Moovit-ek bat egin dute garraio publiko multimodalaren erabilera sustatzeko Bizkaian

BGPk jakitera eman du Moovit-ekin, MaaS (Mobility as a Service) plataforman aitzindaria den enpresarekin, duen lankidetza. Aplikazio hori munduko liderra da garraio publikoaren arloan. Era horretan, autobusa, metroa, aldiriko trena nahiz tranbia hartu nahi duten herritarrek aplikazio bakar batean izango dute erabilgarri Bilbo nahiz Bizkaia osoan zehar ibilbideak modu erraz eta erosoan planifikatzeko behar duten informazio guztia.

Moovit aplikazioa doakoa da eta garraio publikoko erabiltzaile guztiek erabil dezakete iOS, Android eta Web bidez. BGPren informazio ofiziala bateratzen du, Bizkaian erabilgarri dauden mugikortasun-aukera guztiak aztertu eta bidaia bakoitza egiteko ibilbiderik onena zein den kalkulatzeko.

Moovitek helduerari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, zehatz-mehatz jakin dezaten autobusa edo trena zer ordutan irtengo den. Horrez gain, bidaia osoan zehar argibideak ematen ditu, pausuz pausu, erabiltzaileak jakinarazpenen bidez noiz jaitsi behar den jakin dezan. Horrez gain, linea eta geltoki gogokoenak hautatzeko aukera ematen du, baita zerbitzuaren egoeraren inguruko jakinarazpenak jasotzeko aukera ere; horrela, erabiltzaileak aurrea hartu diezaieke ezustekoei, grebei edo atzerapenei, besteak beste. Gainera, Barik txartela kargatzeko puntuak eta Bizkaiko garraio-sare publikoko Bezeroei Arreta emateko Bulegoak non dauden adierazten du.
Moovit-ek ikusmen-desgaitasunen bat duten erabiltzaileentzako funtzioak barne hartzen ditu, baita mugitzeko laguntza osagarria behar dutenentzako ere.

Urtero 172 milioi bidaia baino gehiago egiten dira Bizkaiko garraio-sarean. Orain, lankidetza honi esker, bizkaitarrek modu errazagoan antolatu ahalko dituzte euren bidaiak, Bizkaiko garraiobide guztiak baliatuz: metroa, autobusak, trena, tranbia eta abar.

Mundu osoan 350 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu Moovit aplikazioak, horrenbestez, mugikortasuneko aplikazio ospetsuena da. 45 hizkuntzatan dago erabilgarri, jendeak mundu osoan errazago bidaiatzeko aukera izan dezan. Hain zuzen ere, aplikazio hau euskaraz egongo da erabilgarri, Moovit-ek eta BGPk elkarrekin egin duten lanari esker.

"Moovit-en eta BGPren arteko lankidetzari esker, Bizkaiak bat egin du Mooviten zerbitzua dagoeneko jasotzen duten 90 herrialdetako 2.700 hirirekin", adierazi du Jon Lorenzok, Moovit enpresako Espainia eta Portugalgo Merkataritza zuzendariak. “Moovit Estatuko 55 hiri baino gehiagotan dago erabilgarri eta atsegin handiz zabalduko dugu gure zerbitzua Bizkaira, horrela, garraio publikoaren erabilera hobetzeko eta sustatzeko”.

Gorka Ugalde BGPko zuzendari nagusiak Moovit eta BGPren arteko lankidetzak duen garrantzia azpimarratu du: “BGPren eta Moovit-en arteko kolaborazioak argi uzten du lankidetza publiko-pribatuak gizarteri dakarkion onura. Horri esker, Bizkaitarrek Bizkaiko garraioaren berezitasunei egokitutako tresna global bat izango dute eskura, gainera, erabiltzaileek nahiago duten hizkuntzan kontsultatu ahalko dituzte euren lekualdaketak eta Barik txartelari eta lurraldeko garraio publikoari lotutako bestelako alderdi interesgarriak”.

Erabiltzaileek MOOVIT aplikazioa deskargatu dezakete Google Play Store-ren bidez. Horrez gain, NFC Barik aplikazioaren eta BGPren webgunearen bidez ere sar daitezke aplikazioan.

Etorkizun iraunkorragoa sortzeko lanean

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.
(*) Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kodea 64006 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.   

Berraktibatu+ eta eraiki dezagun mundu iraunkor bat

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira. BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

(*) Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kodea 64006 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.

 

aktibatu

 

Zuk zeuk atera ditzakezu zure Barik fakturak CTBren webgunetik

Zure fakturak ateratzeko “nire Barik” delakoan alta eman behar duzu. Horretarako Bi kasu gerta daitezke:
1.- Aurreko batean ez dituzu zeure datu pertsonalak Barik Sistemara bidali. Hori horrela bada, zuzenean joan behar duzu Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera zeure jatorrizko NANarekin, datu pertsonalak emateko: izena, deiturak, helbidea, udalerria eta abar.
Halaber, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, eta zure txartelaren datuak Internet bidez atzitu nahi dituzula adierazi.
2.- Barik Sistemak baditu zure datu pertsonalak. Kasu honetan, zure txartelaren datuak atzitu nahi dituzula adierazi behar duzu, bezeroari laguntzeko telefono-zenbakira deituz (946855000), edo bestela, Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera joanez.
Horretaz gainera, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, edo datu-basean lehendik dagoena berretsi.
Izapidea egin ondoren, kasu batean zein bestean, Interneten sartzeko pasahitza duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

Nire Barik atalera sartu eta gero, https://www.ctb.eus/mibarik/index_eu.php faktura egiteko erabili nahi duzun txartela aukeratu eta “Sortu faktura” hautatu. Pantailaren ezkerreko aldean dago. Ondoren, urrats guztiak egin.
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus
Fakturan jaso nahi dituzun erosketa- eta kargatze-eragiketak hautatzeko pantailan, halaber, lehenago fakturatu dituzun eragiketak agertuko dira, eta horien kopia eskuratu ahal izango duzu.