CTB-ek informatzen du

Prentsa oharra

2023ko uztailaren 1etik aurrera, Bizkaiko garraio publikoko tarifak % 100ean ordainduko dira, harik eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusian %
50eko beste murrizketa bat onartu arte.

Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egingo da; beraz, alegaziorik ez badago, tarifen % 50eko murrizketa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da.

BGPk urte osorako luzatu du aldi baterako tituluen eta Creditrans-en tarifen % 50 murrizketa

BGPren Kontseilu Nagusiak gaurko bileran hasierako onespena eman ondoren jendaurrean azalduko da 30 egunetan, eta gero murrizketa indarrean egongo da garraio-erabiltzaileentzat 2023ko abenduaren 31ra arte.

Tarifen murrizketa onako zerbitzu hauetan mantenduko da Metro Bilbaoko 1., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobus-zerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiak hasierako onespena eman dio gaur honen aldaketari: “Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluen erabiltzaileei bidaiarien garraio publikoko zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala” . Aldaketa horren bidez urte osorako luzatuko da 2022ko ekainetik garraioko eta creditranseko aldi baterako tituluen tarifetan aplikatzen den % 50eko murrizketa. Hobaria indarrean jarriko da honelako neurrietarako ezarritako 30 eguneko jendaurreko erakustaldia amaitutakoan.

Tarifen murrizketa BGPren aldi baterako titulu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartelak), erabaki honetatik kanpo geratzen baitira.

Tarifen murrizketa hori honako zerbitzu hauetan aplikatuko da: Metro Bilbaoko 1., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobuszerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan. Hitzarmen honetan jasota ez dauden zerbitzuen (Bilbobus, Bizkaibus, Etxebarribus, Kbus) kreditu-tituluak kasuan kasuko erakunde eskudunek onartu behar dituzte.

BGPren Kontseilu Nagusiak erabakitakoaren arabera, tarifen hobaria orain arte aplikatzen izan den bera izango da.

BGPk “Bizkaiko Garraio Publikoari begirada bat” argazki lehiaketaren bosgarren edizioko sariak banatu ditu

BGPk EL CORREO S.A.U. egunkariari laguntzen dion argazki-lehiaketaren bosgarren edizioaren helburua Bizkaiko garraio publikoaren argazkirik onenak bidali dituzten hiru erabiltzaileak saritzea izan da, hiru ikuspegitatik.
“Nire bizitza garraio publikoan” kategoriarako, saria Alberto Loyok egindako argarkiak jaso du.
“Garraio jasangarria” kategoriarako, saria Ignacio Argumedok egindako argazkiak jaso du.
Eta “Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak” kategorian epaimahaiaren saria Gorka Vegaren argazkiak jaso du

“Bizkaiko garraio publikoari begirada bat” lehiaketaren bosgarren edizioan hiru kategoria egon dira:

Nire bizitza garraio publikoan:irudiek garraio publikoan ematen dugun denbora islatu beharko dute. Egunero, bizkaitar askok erabiltzen dugu garraio publikoa hainbat tokitara joateko, hala nola ikastetxera, lanera, aisia-zentroetara eta abarretara. Gure bizitzaren zati bat garraio publikoan pasatzen dugu, eta kategoria horretara bidaltzen dituzun argazkiek hori islatzea nahi dugu.

Garraio jasangarria: garraio jasangarria, garraio publikoak jasangarritasunari egiten dion ekarpena adierazten duten irudiak.

Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak: garraioa gure probintziako leku eta ingurune enblematikoekin batera bizi den lekuak. Itsasadarra, xarma duten lekuak, monumentuak, haranak, mendiak.

Gorka Ugalde, BGPko zuzendari nagusiak eta El Correo egunkariko arduradunak sariak banatu dituzte ostiralean eta lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete. 300 argazki inguru jaso ditu.

"Bizkaiko garraio publikoari begirada bat " argazki lehiaketa

"Bizkaiko garraio publikoari begirada bat " lehiaketa baten bosgarren edizioa da, non BGPk El Correo SAU egunkariarekin kolaboratzen duen. Lehiaketaren helburua da Bizkaiko garraio publikoaren argazki onenak bidaltzen dizkiguten hiru erabiltzaileak saritzea. Barne hartzen ditu: Metro Bilbao, EuskoTren, EuskoTran, Renfe, Feve, Bizkaibus, Bilbobus, Etxebarri Bus, Erandio Bus, Kbus (Barakaldo), Lejoan Busa, Sopelbus, Bizkaiko Zubia, Ereagako igogailua, Artxandako funikularra eta Larreinetako Funikularra.

Lehiaketan izena ematea doakoa da. Baldintza bakarra da El Correon behar bezala erregistratuta egotea eta lehiaketaren oinarriak onartzea.

Argazkiak jasotzeko epea 2023ko otsailaren 22an hasi eta 2023ko martxoaren 22an, eguerdiko 12etan, bukatuko da. Epe horretatik kanpo jasotako argazkiak ez dira lehiaketan sartuko.

Argazkiak lehiaketara bidaltzeko, El Correo egunkariak prestatutako webgunearen bidez egingo da: https://concursos.elcorreo.com/fotos-transporte-publico-bizkaia/

900 840 655 da Bizkaiko garraio publikoaren doako telefono-zenbaki berria.

900 840 655 da garraio publikoaren doako telefono-zenbaki berria.
Astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago: https://labur.eus/ZR4BS

Abenduaren 1ean Larrabetzu udalerria 3 tarifa-eremutik 2 eremura pasatuko da

Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazten du abenduaren 1ean Larrabetzu udalerria 3 tarifa-eremutik 2 eremura pasatuko dela.

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Mugikortasuneko Agintaritzak hartu dute neurri hori, lurraldeak tarifa bateratuen eredu egokia lortzeko aurrerapausoak emateko.

Bihartik aurrera, hilak 15, MUGI txartelarekin bidaiatzeko aukera egongo da Metro Bilbaon

Bihartik aurrera MUGI txartela erabili ahal izango da Metro Bilbaon. Creditrans diru-zorroaren tarifa aplikatuko da.

Horretarako, BGPk dagokion kontratuaren lizitazioa eta izapideak egin ditu, eta, gainera, Metro Bilbaon MUGI txartelaren elkarreragingarritasuna baimentzeko beharrezkoak diren garapen-lanak egin ditu.

Horrela, beste pauso bat eman da elkarrerangigarritasunearen alde eta dauden hiru garraio-txartelak —BAT, BARIK eta MUGI, bat lurralde bakoitzeko— euskal garraio publikoaren sare osoan berdin erabili ahal izateko. Proiektu hori erakunde eta operadore askoren arteko lankidetzari esker burutu da, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Garraio Agintaritza (ATE), Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (TGG), Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP) eta Metro Bilbao.

Dagoeneko bidaiatu ahal da KBus Busan, Barik txartelaren behin-behineko abonu multimodalekin

Irailaren 1etik bidaiatu ahal da Kbusean (Barakaldo), Barik txartelaren behin-behineko abonu multimodalekin.

Creditrans eta Gizatrans titulu diru-zorroak ez ezik, Barakaldoko hiribusean, Kbus, dagoeneko Barik txartelearen Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro tituluekin ere bidaia daiteke

Gure web-orriaren hurrengo loturan bere titulu guztietako tarifak ikus ditzakezu: https://labur.eus/kZfb1

BGP-ak aldi baterako tituluen eta Creditrans-en tarifak % 50 murriztea onartu du

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiak behin betiko onartu du gaur "Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluen erabiltzaileei bidaiarien garraio publikoko zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala" aldatzea. Ordenantza horrek %SOeko murrizketa aplikatuko du garraioko eta creditranseko aldi baterako tituluen tarifetan aurtengo azken lauhilekoan.

Onartutako aldaketak barne hartzen ditu Espainiako Gobernuak Ukrainako gerraren ondorioei erantzuteko ekainaren 2Seko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan hirietako eta hiriarteko lurreko garraio publikoari begira ezarritako zuzeneko laguntzak, eta, gainera, hobari handiagoa jasotzen du, euska l erakundeen arteko akordioari esker. Akord io horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzak osatuko dituzte, Estatuak ezarritako % 30eko hobaritik Bizkaian aplikatuko den % SOera pasatzeko.

Murrizketa hori irailaren letik abenduaren 31ra arte egongo da indarrean; beraz, urtarrilaren letik aurrera, tarifak % 100ean ordainduko dira. Eta BGPko aldi baterako titu lu guztietan aplikatuko da, baita creditrans eta giza tituluetan ere, baina ez noizbehinkako titu luan (joaneko txartela), akordio honetatik kanpo geratzen baita.

Tarifen murrizketa hori honako zerbitzu hauetan aplikatuko da: metro Bilbaoko l., 2. eta 3. lineetan, Bizkaibusen Gazte tituluko zerbitzuan, Sopelako eta Leioako tokiko autobuszerbitzuetan eta Bilbobusen Gazte tituluko zerbitzuan. Hitzarmen honetan jasota ez dauden zerbitzuen (Bilbobus, Bizkaibus, Etxebarribus, Kbus) kreditu-tituluak kasuan kasuko erakunde eskudunek onartu behar dituzte.

BGPko Kontseilu Nagusiak abuztuaren 2Sean hartutako erabakiaren bidez, tarifetan hobariak 2022ko urtarrilaren letik abenduaren 31ra bitartean izango duen

BEC-en aparkalekuaren erabiltzaileentzako oharra

Ekainaren 13tik 17ra bitartean, BEC-en izango den Makina Erremintaren Nazioarteko Bienala dela eta, ezin izango da BEC-en aparkalekua erabili. Barkamenak eskatzen dizkizuegu eragozpenengatik.

Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektu pilotu aurreratu du

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Barik Mobile proiektua garatzen ari da. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman dezakezu.

Teknologia berri hau hartzen duen proiektuaren konplexutasuna kontuan hartuta, beharrezkoa zen aldez aurretik proba pilotu bat martxan jartzea. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzendu zitzaien. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen, Sopelbusen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal ziren

Azaroaren 30etik aurrera, kolektibo horrek bere diru-zorroarekin bidaiatzeko aukera ere izango du Metro zerbitzuan, Bizkaibus, Euskotren, Bilboko Tranbian, Lejoan Busan, Larreinetako Funikularrean Sopelbusen, Bilbobusen, Artxandako Funikularrean, Kbusen, Etxebarri Busen, Erandio Busen eta Ereagako Igugailuan bidaiatzeko.

Proba pilotuari esker, ondorioak atera ahal izango dira Barik Mobile gainerako bidaiariei helarazteko; izan ere, Barik txartelaren abantaila eta deskontu guztiak eskuratu ahal izango dituzte beren telefonoa bakarrik erabiliz.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Barik Sistemako Gazte erabiltzailea izatea (26 urte baino gutxiago edukitzea eta Bizkaian erroldatuta egotea), bai eta normalean Gazte 70 edo Gazte Oro tituluekin bidaiatzea ere.
  • Honako hau duen telefono mugikor bat edukitzea: NFC teknologia eta Android 8.0 sistema eragilea edo hori baino berriago bat.
  • • Proba pilotuan parte hartzeko eskaera egitea. BGP arduratuko da parte hartzea onartzeaz, baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero

Proiektu pilotuan parte hartu nahi izanez gero, irakurri Parte hartzeko baldintzak eta eman izena

Zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean, eta hiru hilabetez garraio publikoa doan erabiltzeko saria banatuko da.

Herritarrek parte hartzeko epea irekitzea

“Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Plana. 2021-2024 aldia” izenekoa onartzeko prozeduran hiritarrek partehartzeko epea zabaltzen da.

Herritar orori jakinarazten zaio 2003/4/CE eta 2003/35/CE Zuzentarauak inkorporatzen dituen Ingurumen alorrean informazioa eskuratzeko, partehartze publikorako eta justizia izateko eskubideak araubtzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 3, 16 eta 18 artikuluetan xedatutakoaren arabera herritaren partehatzea epea zabaldu dela honakoa onartzeko prozesuaren barruan: “Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Plana onestea / 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2021-2024 aldia”. Horretarako, web honetan, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean, Ekintza Planaren proposamena argitaratzen da, hilabeteko epean, nahi dituzten iradokizun eta iritziak adieraz ditzaten herritarrek, Partzuergo honetara ohiko bideetatik bidalita (partzuergoa@cotrabi.eus).

Gaurtik aurrera Barik txartelarekin bidaiatu ahal izango zara Gazteizko hiri-autobusetan

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) jakinarazi du gaurtik aurrera Barik txartela erabili ahal izango dela Vitoria-Gazteizko hiri-autobusen línea guztietan. BGPk, halaber, gogorarazi nahi du Gasteizko tranbiak eta Arabako errepide bidezko bidaiarien garraioko foru lineek Barik txartelarekin bidaiatzea onartzen dutela. BAT diru-zorro orokorraren tarifa aplikatuko da.

Sopelbus, Sopelako zerbitzuak Barik Sistemarekin egingo du bat

Bihartik, martxoaren 9tik, Sopelako autobus zerbitzuak Barik sistemarekin egingo du bat, eta Barik txartelaren titulu guztiekin (diru-zorroak, Bidai eta Gazte epe-tituluak) bidaiatu ahal izango da, baita Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoarekin ere.

Gure web-orriaren hurrengo loturan bere titulu guztietako tarifak ikus ditzakezu: https://www.ctb.eus/eu/garraio-publikoaren-tarifak

Garraio Partzuergoa Barik Mobile proiektu pilotuko parte-hartzaileak erakartzen hasi da

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Barik Mobile proiektua merkaturatuko du datozen hilabeteetan. Horren bitartez, Barik txartela zure telefono mugikorrean bertan eraman ahal izango duzu.

Teknologia berri hau hartzen duen proiektuaren konplexutasuna kontuan hartuta, beharrezkoa da aldez aurretik proba pilotu bat martxan jartzea. Hasiera batean, Gazte 70 edo Gazte Oro tituluen erabiltzaileei zuzenduko zaie. Titulu horiek, hain zuzen ere, metro-sisteman, Bizkaibusen, Euskotrenen, Euskotranen, Lejoan Busen eta Larreinetako funikularrean erabili ahal dira.

Proba pilotuari esker, ondorioak atera ahal izango dira Barik Mobile gainerako bidaiariei helarazteko; izan ere, Barik txartelaren abantaila eta deskontu guztiak eskuratu ahal izango dituzte beren telefonoa bakarrik erabiliz.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Barik Sistemako Gazte erabiltzailea izatea (26 urte baino gutxiago edukitzea eta Bizkaian erroldatuta egotea), bai eta normalean Gazte 70 edo Gazte Oro tituluekin bidaiatzea ere.
  • Honako hau duen telefono mugikor bat edukitzea: NFC teknologia eta Android 8.0 sistema eragilea edo hori baino berriago bat.
  • Proba pilotuan parte hartzeko eskaera egitea. BGP arduratuko da parte hartzea onartzeaz, baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero.

Proiektu pilotuan parte hartu nahi izanez gero, irakurri parte hartzeko baldintzak eta eman izena otsailaren 17a baino lehen.

Zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean, eta hiru hilabetez garraio publikoa doan erabiltzeko saria banatuko da.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak iOSen erabiltzeko Barik NFC aplikazio berria probatzeko faseari ekingo dio

Bizkaiko Garraio Partzuergoak iOSen erabiltzeko Barik NFC aplikazio berria probatzeko faseari ekingo dio, App Storen masiboki argitaratu aurretik. App horren bidez, Barik txartelak kargatu eta kontsultatu ahal izango dira 7 bertsiotik aurrerako iPhone-etan. Proban parte hartu nahi baduzu, aplikazioa deskargatu dezakezu esteka honen bidez: https://apps.apple.com/es/app/barik-nfc/id1519068742 Instalatzerakoan edo probak irauten duen bitartean arazorik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan lagundu zaitzagun: barikctb@gmail.com

Trengintza Hiztegitik Trengintza Atarira

Trengintza Hiztegiaren atariak (www.trenhiztegia.eus) trenaren eta trengintzaren arloko baliabide bi biltzen ditu: aipatutako erakundeek elkarlanean osatutako Trengintza Hiztegia, batetik, eta Mario Leónek argitaratutako Diccionario del tren eta Diccionario políglota del tren hiztegien bilduma, bestetik. Kontsulta bat egitean, bi baliabide horien edukiez gain, Wikipediaren edukia ere automatikoki bistaratzen da.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea erakundeek aurrera jarraitzen dute trengintzaren arloan elkarren arteko harremana eta elkarlana sustatzen. 2016an hasi zen Elhuyarrekin batera trengintza-hiztegia osatzen joateko bidaia, eta oraingoz ez du etenik. Azken hilabeteetan Elhuyarrek egindako lanei esker, kontsulta-interfazeak aukera ematen du atari honetan bildu diren bi baliabideetan batera bilatzeko. Trengintza Hiztegian, lau hizkuntzatako terminoak daude: gaztelania (es), euskara (eu), frantsesa (fr) eta ingelesa (en). Mario Leónen Diccionario del tren eta Diccionario políglota del tren hiztegietan, berriz, bederatzi hizkuntza landu dira; aurreko laurez gain, alemana (de), galegoa (ga), italiera (it), katalana (ca) eta portugesa (pt). Azkenik, bilatutako terminoa zuzenean Wikipedian bilatzen du.

Ekainaren 15ean irekiko da Ibarbengoako aldirietako aparkalekua

Guztira, 295 plaza izango ditu aparkalekuak eta ekarriko du Metro Bilbaoko geltokia ere irekitzea; zuzeneko sarbidea egongo da aparkalekutik geltokira.

Metroak Getxon duen zazpigarren geltokia izango da Ibarbengoakoa. 2. zonako tarifa izango du.

Ekainaren 15ean, Getxoko Ibarbengoako aldirietako aparkalekua hasiko da funtzionatzen; horrek ekarriko du Metro Bilbaok izen bereko geltokia irekitzea. Geltokia metroaren 1. linearen barruan dago (Etxebarri-Plentzia).

Azpiegitura publiko hau Andra Mari auzoko geltoki bat da. Aparkalekuak, guztira, 295 plaza ditu, hiru solairutan (haietako bi lurpean); haietatik, 9 mugikortasun murriztuko pertsonentzat izango dira eta 5 zamalanak egiteko.

36 hilabete behar izan dira aparkalekuaren lanak eta sarbideak hobetzeko lanak egiteko, ETSk (Euskal Trenbide Sarea), euskadiko trenbide azpiegituren kudeaketaz arduratzen den erakundeak, egin ditu, eta guztira, 5.560.901 euroko kostua izan dute (Bizkaiko Garraio Partzuergoak finantzatuta). Metro Bilbaoren laugarren aldirietako aparkalekua izango da Ibarbengoakoa; beste hirurak Leioan, Etxebarrin, eta Bilbao Exhibition Centren (BEC) daude.

Instalazio berri hauen bidez, inguruetan bizi diren egoiliarrei erraztu nahi zaie garraio publikoaren erabilera; inguru horiek dentsitate txikikoak dira eta metroaren eragin-eremutik daude. Hala, erabiltzaileek aukera izango dute autoan bide txiki bat egiteko eta aurrezteko Bilboko geltokiraino dauden 16 kilometroak, bai eta goizetan La Avanzadan egunero egoten diren auto-pilaketak ere.

Ibarbengoako geltokiak izango duen maiztasuna 2. lineako altuena izango da; beraz, gainerako geltokiek baino abantaila gehiago izango ditu erabiltzaileak erakartzeko. Era honetan, konexio-aparkalekuen oinarrizko bi funtzio betetzen dira: mugikortasunari lotutako baliabideen kontsumoa gutxitzea eta auto-pilaketen ondorioak murriztea.

Ekainaren 15ean irekitzen denean, Ibarbengoako aparkalekua izango da Bizkaiko Garraio Partzuergoko lauren artean datu onena izango duena autoan eginiko distantziaren eta garraio publikoan eginiko distantziaren arteko harremanari dagokionez. Bestela esanda, irteera-puntutik helmugaraino, autoaren erabilera oso portzentaje txikia izango da metroaren erabileraren portzentajearen aldean.

Zure etxea jasangarriagoa egitea saria du!

Programetan hainbat gairekin erlazionatutako aspektuak lantzen ditugu, hala nola, uraren kontsumo arduratsua, mugikortasuna, erosketa iraunkorrak, hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumoa, elikadura, eta abar.

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivatemas.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus.

Iraungitako txartelen saldoak eskualdatzeko graziazko denbora 4 hilabetetik 6ra luzatzea eta aldi baterako tituluen zenbatekoak itzultzeari buruz

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, eta 2020ko azaroaren 10era arte, iraungitako txartelen saldoa eskualdatzeko graziazko denbora 4 hilabetetik 6 hilabetera luzatzen da, Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoak itxita egon diren ia bi hilabeteko tartean, kalterik ez egiteko graziazko denbora barruan egon diren Barik txartel guztiei

Bestalde, BGPk Covid-19aren krisia dela-eta Barik txartelean aldi baterako tituluen zenbatekoak itzultzeari buruz hartutako salbuespenezko neurriak ez zaizkie aplikatuko gaur maiatzaren 11tik aurrera eskuratutako aldi baterako tituluei.