Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Galdakaoko autobus zerbitzua, Galdabusa, Barik sistemarekin egingo du bat, eta Barik txartelaren titulu guztiekin bidaiatu ahal izango da: diru-zorroa: Creditrans eta Gizatrans, eta aldi baterakoak: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro. Eta baita Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoarekin ere.

.

2024-01-12
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BPG) Kontseilu Nagusiak gaur bertan erabaki du, ezohiko bileran, bidaiarien garraio publikoko tarifei hobaria aplikatzeko prozedurari hasiera ematea. Neurri horrek urtebete iraungo du eta horri esker % 50eko deskontua aplikatuko da aldi baterako bonoekin ordaindutako bidaietan (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) eta Barik txartelarekin (Creditans eta Gizatrans) ordaindutakoetan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BPG) Kontseilu Nagusiak gaur bertan erabaki du, ezohiko bileran, bidaiarien garraio publikoko tarifei hobaria aplikatzeko prozedurari hasiera ematea. Neurri horrek urtebete iraungo du eta horri esker % 50eko deskontua aplikatuko da aldi baterako bonoekin ordaindutako bidaietan (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) eta Barik txartelarekin (Creditans eta Gizatrans) ordaindutakoetan.

BGPren Kontseiluaren ezohiko bilera ahalik eta azkarren egin da, hain zuzen ere joan den ostegunean, abenduaren 28an, argitaratutako 8/2023 Errege Lege Dekretuaren edukia aztertu ostean, zeinak ezartzen baitu bidaiarien garraio publikoko prezioen murrizketa luzatu egingo dela.

Bidaia-txartelen prezioaren gaineko deskontua aplikatuko da behin BGPk aplikatu beharreko ordenamendu juridikoan ezarritako administrazio-izapideak beteko direnean. Horretarako, neurria jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez, BGPk herritarren alegazioak jaso ditzan.

Jendaurrean jartzeko izapide hori bete ostean, eta herritarrek aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, BGPk berehala aplikatuko ditu deskontuak urtebetez, neurri hori indarrean jartzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Deskontuak BGPk araututako prezio guztietan aplikatuko dira, bai eta Bidai eta Gazte aldi baterako bonoetan (garraio-operadorea edozein delarik ere) eta metroko 1, 2 eta 3 lineen Creditrans eta Gizatrans tarifetan ere.

Gogorarazi beharra dago BGPren Kontseilu Nagusiak abenduaren 26an egindako bileran zera onetsi zela: % 50eko aldi baterako deskontua aplikatzeko aldia (abenduaren 31n amaitzen zena) urtarrilaren 13ra arte luzatzea, bai eta bonuetan egiturazko % 20ko deskontua aplikatzea ere.

2024-01-04
Bizkaibusen, Creditrans eta Gizatrans titulu diru-zorroak eta Gazte 70 eta Gazte Oro aldi baterako abonu multimodalak ez ezik, Bidai 50, Bidai 70 eta Bidai Oro tituluekin ere bidaiatu ahal izango duzu.
Bilbobusen, Creditrans eta Gizatrans titulu diru-zorroak ez ezik, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro tituluekin ere bidaiatu ahal izango duzu.
Egun horretatik aurrera, urtarrilaren 1ean, Gazte Bilbao titulua saltzeari utziko zaio.

.

2023-12-28
Urtarrilaren 13ra arte, Metroko lineetan gaur egun indarrean dagoen % 50eko deskontua mantenduko da, 2023ko uztaileko lehen egunetan aplikatu ez zen deskontua konpentsatzeko.
Neurri horiek gaur bertan onartu ditu BGPren Kontseilu Nagusiak; horrenbestez, urtarrilean indarrean jarri ahal izango dira.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BPG) Kontseilu Nagusiak gaur onartu du aldatzea “Bizkaiko Garraio Partzuergoaren tituluen erabiltzaileei bidaiari-garraio publikoko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza”. Horren bidez, berretsi egin du 2024ko urtarrilaren 14tik aurrera aldi baterako tituluen tarifetan % 20ko deskontua aplikatzeko hasierako akordioa.

Horiek horrela, ordenantza behin betiko onetsi ondoren, aurreikusitako deskontuak urtarrilean bertan aplikatzea bermatuko du BGPk.

Era berean, Bilboko Metroaren 1., 2. eta 3. lineetako tarifetan gaur egun indarrean dagoen % 50eko hobaria urtarrilaren 1etik 13ra luzatzea onartu du BGPk, 2023ko uztaileko lehen egunetan aplikatu gabeko deskontua konpentsatzeko.

2023-12-26
Erakunde honen Kontseilu Nagusiak bere gerentzia berritu du gaurko bilkuran eta aurrerantzean Psikologiako lizentziadun eta Marketineko teknikari espezialista hau izango da kudeatzaile berria. Muñozek 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, marketin-zerbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin duelako lan.

Erakunde honen Kontseilu Nagusiak bere gerentzia berritu du gaurko bilkuran eta aurrerantzean Psikologiako lizentziadun eta Marketineko teknikari espezialista hau izango da kudeatzaile berria. Muñozek 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, marketin-erbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin duelako lan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB) Kontseilu Nagusiak Roberto Muñoz izendatu du erakunde honetako zuzendari kudeatzaile berri. Psikologian lizentziaduna eta marketineko teknikari espezialista da eta 30 urteko esperientzia du garraioaren sektorean, lehenik Euskotrenen eta, ondoren, Metro Bilbaon, eta marketin-zerbitzuetan, eragiketetan, bezeroarentzako arretan eta lan-harremanetan egin du lan bertan.

Gerentzia berritzeaz gain gaurko CTBren Kontseilu Nagusian Basauri , Erandio, Sestao eta Barakaldoko udalak ordezkatzen dituzten kontseilariak izendatu dira -Metroa igarotzen den gainerako udalerrien ordezkari moduan organo honetan parte hartzen duten pertsonak
aurreko bilkura batean izendatu ziren-, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak organo betearazle horretan duen ordezkaria ere, Sonia Pérez Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko d iputatua.

Azkenik Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, Metro Bilbaoko Batzar Nagusi moduan eratuta, azken horren administrazio-kontseilua berritu du eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, izendatu du kontseiluburu.
 

2023-09-13
BGPren Kontseilu Nagusiak gaur, uztailaren 12an, egin duen bileran, onetsi egin du tarifak % 50ean murriztea, eta BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aplikatuko da.

BGPren Kontseilu Nagusiak gaur, uztailaren 12an, egin duen bileran, onetsi egin du tarifak % 50ean murriztea, eta BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aplikatuko da.

2023-07-12
2023ko uztailaren 1etik aurrera, Bizkaiko garraio publikoko tarifak % 100ean ordainduko dira, harik eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusian %
50eko beste murrizketa bat onartu arte.

Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egingo da; beraz, alegaziorik ez badago, tarifen % 50eko murrizketa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da.

2023ko uztailaren 1etik aurrera, Bizkaiko garraio publikoko tarifak % 100ean ordainduko dira, harik eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusian %
50eko beste murrizketa bat onartu arte.

Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egingo da; beraz, alegaziorik ez badago, tarifen % 50eko murrizketa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da.

2023-06-27