Urtarrilaren 8tik joan den ostiralera arte, hau da, otsaileko azken egunera arte, 23.063 adingabek eskuratu dute txartela BGPren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen edo Bilbobusen aurrez aurreko arreta emateko bulegoetan.

Guztira 12 urtetik beherako 33.441 adingabek dagoeneko badute beren barik txartel pertsonalizatua, lurraldeko garraio publikoetan doan bidaiatzeko aukera ematen diena, Bizkaiko Garraio Partzuergoak neurria onartu zuenetik lehen hilabetea bete denean.
Tarjetas de menores de 12 años.

Nahiz eta 12 urtetik beherakoentzako doakotasuna urtarrilaren 30ean jarri zen abian, lehen aurreikuspenei aurrea hartuta, erabiltzaileek urtarrilaren 8tik aurrera izapidetu zezaketen titulua. Egun horretatik joan den ostiralera arte, hau da, otsaileko azken egunera arte, 23.063 adingabek eskuratu dute titulua. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke dagoeneko operatibo zeuden 12 urtetik beherakoen 10.378 titulu, beraz, 33.441 dira guztira.

Hamabi urtetik beherakoentzako barik txartel pertsonalizatua BGPren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen edo Bilbobusen aurrez aurreko arreta emateko bulegoetan eskuratu daiteke. Txartela izapidetzeko, beharrezkoa izango da tutore batek adingabearen argazki bat eranstea NANarekin edo familia-liburuarekin batera.

Hilabete honetan, Termibuseko (BGP), Zazpi Kaleetako (Metro Bilbao) eta Ansioko bulegoetan izapidetu dira eskaera gehien, eta, ondoren, Areeta eta Zazpi Kaleetako (EuskoTren) bulegoetan.

12 urtetik beherakoen txartelak, 25-01-08tik 25-02-28ra egindakoak: 23.063

MB ZAZPIKALEAK BAB: 4.012
TERMIBUS BAB: 3.246
MB ANSIO BAB: 3.205
MB AREETA BAB: 2.887
ET ZAZPIKALEAK BAB. 2.532
BILBOBUS BAB. 1.783
PORTUGALETE BAB: 1.644
RENFE BAB : 1.307
ET DURANGO BAB: 1.170
ET GERNIKA BAB: 834
SODUPE BAB:: 251
EHU BAB: 192

Joan den urteko abenduaren 23an, Euskadiko Garraio Agintaritzaren bileran, Bizkaiko Foru Aldundia prest agertu zen neurria aurrera eramateko, eta, beraz, urtarrilaren 7an, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Ezohiko eta Presazko Kontseilua egin zuen, erabakia hartu eta izapidetzeko.

Bost egunez jendaurrean jartzeko epea bete ondoren, eta legezko izapideak gainditu eta sistema teknikoak egokitu ondoren, azkenean doakotasuna eraginkorra izan zen urtarrilaren 30etik aurrera.

2025-03-03
Horrez gain, onetsi du uztailaren 1etik aurrera aplikatzea Errege Dekretuaren neurriak: 14 urtetik beherakoentzako doakotasuna ezartzen da, gazteentzako tituluak % 50ean mantentzen dira eta gainerako tituluetarako % 40ko deskontua ezartzen da.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak gaur arratsaldean egindako saioan onetsi du ekainaren 30era arte luzatzea bidaia anitzeko tituluen eta diru-zorroen (barik, creditrans, gizatrans eta aldi baterako kide eta gazte tituluak) % 50eko dirulaguntzak. Neurriak Kontseiluaren babesajaso du, aurreko Errege Dekretuan jasotako deskontuak oraindik indarrean zeudenean.

Horiek horrela, BGPk hartutako erabakiaren bidez etenik gabe luzatu dira laguntzak urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuan jasotako neurriak indarrean sartuko diren egunera arte; neurri horiek ere BGPren Kontseiluak bozkatu eta onetsi ditu gaur, eta aurtengo abenduaren 31ra arte luzatuko dira.

Horrenbestez, uztailaren 1etik aurrera, Bizkaiko garraioaren doakotasuna 14 urtetik beherakoei zabalduko zaie; % 50eko deskontua aplikatuko zaie gazteentzako tituluei (gazte) eta % 40koa gainerako tituluei.

Azkenik, BGPk partzuergoko tituluen tarifak eguneratzea onetsi du, batez besteko % 3,4ko igoerarekin.

2025-02-19
Operadore guztien sistema teknikoa azkar egokitzea lortu denez, astebete lehenago jar daiteke martxan hobari hori.
Orain arte, 12 urtetik beherako 18.156 umek daukate jada barik txartel pertsonalizatua.

Bihartik aurrera, Bizkaiko garraio publikoa doakoa izango da 12 urtetik beherakoentzat, operadoreetan egokitzapen teknikoa egiteko proba guztiak gainditu ondoren eta neurria Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu ondoren. Izan ere, Metro Bilbaok, Bizkaibusek, EuskoTrenek eta Bilbobusek lan handia egin dute neurria ezartzeko aurrez ikusitako data aurreratzeko, otsailaren lehen astean ezartzekoa baitzen.

Roberto Muñoz Bizkaiko Garraio Partzuergoko zuzendari kudeatzaileak azaldu duenez, areagotu egin dituzte probak eta egokitzapen teknikoa, garraio publikoa gutxienez astebete lehenago izan dadin doakoa 12 urtetik beherakoentzat. Esan duenez, berri ona da garraio publikoaren erabilera sustatzen duelako. Errealitate hori lortzeko beste urrats bat da.

12 urtetik beherakoentzako barik txartel pertsonalizatua CTBren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen, Renferen edo Bilbobusen aurrez aurreko arretarako bulegoetan eska daiteke. Txartela izapidetzeko, tutore batek adingabearen argazki bat erantsi behar du, NANarekin edo familialiburuarekin batera.

2025-01-29
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak 2025erako aurrekontuak ere onetsi ditu, baita Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuan jasotako garraiohobariak eta ekitaldi berrirako tarifen erregulazioa onetsi ere.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak zenbait neurri onetsi ditu gaur, Bizkaiko lurraldeko hobariekin lotuta. Neurri horien artean 12 urtetik beherakoentzako garraio publikoaren doakotasuna nabarmentzen da.

Neurria otsailaren lehen astetik aurrera aktibatuko da eta Barik txartel pertsonalizatua beharko da berau baliatzeko. Txartel hori BGPren, Metro Bilbaoren, Bizkaibusen, EuskoTrenen, Renferen edo Bilbobusen Bizkaiko garraio publikoaren bulegoetan eskatu
ahal izango da. Txartel hori lortzeko, adingabeak tutore batekin bertaratu beharko dira, NAN eta/edo familia-liburu eta guzti.

Horrez gain, abenduaren 23ko 9/2024 Errege Lege Dekretuan jasotako neurriak jorratu dira, Espainiako Gobernuak garraio publikoari emandako hobariari dagokionez.

2025eko lehen seihilekoan:
2024. urtean zehar indarrean egon diren neurriak luzatuko dira, hau da, % 50eko hobariak emango dira abonuetan eta bidaia anitzeko titulu guztietan, eta 12 urtetik beherakoek doan bidaiatu ahalko dute.

Bigarren seihilekotik aurrera (2025eko uztailaren 1etik aurrera), honako neurri hauek sartuko dira indarrean:
- % 40ko deskontua abonuetan eta bidaia anitzeko tituluetan.
- % 50eko deskontua gazteentzat (26 urtetik beherakoentzat).
- 0 eta 14 urte bitartekoek doan bidaiatuko dute.

BGPren kontseiluan aztertu den beste gaietako bat ekitaldi honetarako tarifa berrien egokitzapena izan da: otsailaren 20tik aurrera aplikatuko dira eta % 3,4ko batez besteko igoera izango dute.

Gehien erabiltzen den Creditrans txartelak % 3ko batez besteko igoera izango du, hau da, eurotan 3 zentimoko igoera; Gizatrans txartelak edo 65 urtetik gorakoenak, berriz, 2 zentimo egingo du gora.

Partzuergoko tituluen tarifak 2022an igo ziren azken aldiz. Data horretatik 2024ko azarora, KPIa % 11,7 igo da.

Azkenik, Kontseilu Nagusiak Garraio Partzuergoaren 2025erako aurrekontuak onartu ditu.

2025-01-07
Datorren asteartetik aurrera, hilak 18, Arabako BAT txartela Bilbobusen, Bizkaibusen, Etxebarri Busean, Erandio Busean, Kbusean (Barakaldo), Lejoan Busean (Leioa), Sopelbusean (Sopela), Galdabusean (Galdakao), Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Ereagako igogailuan ere egongo dela erabilgarri. Creditrans txanpon-tarifa aplikatuko da.

Horrela, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) eta Euskotrenek, BATen kudeatzaileak, txartelaren elkarreragingarritasuna burutzen dute Metro Zerbitzuan (1, 2 eta 3 lineak), Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean ezarri ondoren. Datorren asteartetik aurrera, bidaiariek Bizkaiko autobusetan (Bizkaibus, Bilbobus, Sopelbus, Etxebarri Bus, Erandio Busa, Kbus, Lejoan Busa, Galdabusa), Bizkaiko Zubian, Artxandako Funikularrean eta Ereagako igogailuan ere erabili ahal izango dute.

Horretarako, BGPk dagokion kontratuaren lizitazioa eta izapideak egin ditu, eta, BAT txartelaren elkarreragingarritasuna baimentzeko beharrezkoak diren garapen-lanak egin ditu.

Garraio berri horiek sartzea beste urrats bat da Bizkaiko garraioen elkarreragingarritasunean aurrera egiteko, bai eta dauden hiru garraio-txartelak -BAT, BARIK eta MUGI, bat lurralde bakoitzeko- Euskal garraio publikoaren sare osoan berdin erabili ahal izateko. Proiektu hori erakunde eta operadore askoren arteko lankidetzari esker burutu da.

2024-06-14
“Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Plana onestea / 1513/2005 Errege Dekretuaren eta 213/2012 Erkidegoko Dekretuaren betearazpena. 2024-2029 aldia” onartzeko prozeduran jendaurre epea zabaltzen da.

Urriaren 16ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuan 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera “Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Plana” izenekoa onartzeko prozeduraren barruan hilabeteko jendaurre epea zabalduko da urrats hori EAOn eta BAOn argitaratzen denetik hasita.

Horretarako, web honetan, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean, Ekintza Planaren proposamena argitaratzen da. Alegazioak partzuergoa@cotrabi.eus helbide elektronikora bidali ahal izango dira.

2024-05-28
Bizkaiko Garraio Partzuergoak parte hartzeko plataforma digital bat ireki du, metroaren zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza-Planean egindako lan teknikoak kontrastatzeko.

Ekintza Plana egiteko behar den lan teknikoa egin ondoren, herritarrek Plan zuzentzailearen xede diren eremuei buruz duten iritzia ezagutu nahi da. Horretarako, parte hartzea Lehentasunezko Jarduketa Eremuen inguruan antolatzen da, hots, kalitate akustikoko helburuak (ENB) gainditzen dituzten eremutzat jotzen direnen inguruan. Zarataren eragina 1. lerroan gertatzen da batez ere. L2 eta L1-2 lineen inguruan ez dago kalitate akustikoaren helburuen gainetik dagoen populaziorik, neurri batean, trazadura lurpekoa delako. Bestalde, gauez babestu beharreko eguna da, zaratak aldi horretan loaren alterazioa eta pertsonen osasunean eragina izan baititzake. Hala ere, hezkuntza, kultura eta ospitale (edo osasun) motako eraikinen kasuan, egun/arratsalde aldia erabiltzen da erreferentzia gisa, erabiltzeko unea baita.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 24tik ekainaren 24ra partaidetza-prozesu bat martxan jarri da, herritar guztientzat irekia, plataforma digital honen bidez: www.zaratametro-ctb.eus. Prozesu honen helburuak egindako diagnostiko teknikoa kontrastatzea eta identifikatutako eremuetan egin daitezkeen ekarpenak jasotzea dira. Jasotako ekarpenak behin betiko planean hartuko dira kontuan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan parte hartzen duten guztiei.

Plan de Acción contra el ruido
2024-05-24
BGPk EL CORREO S.A.U. egunkariari laguntzen dion argazki-lehiaketaren seigarren edizioaren helburua Bizkaiko garraio publikoaren argazkirik onenak bidali dituzten hiru erabiltzaileak saritzea izan da, hiru ikuspegitatik.

BGPk EL CORREO S.A.U. egunkariari laguntzen dion argazki-lehiaketaren seigarren edizioaren helburua Bizkaiko garraio publikoaren argazkirik onenak bidali dituzten hiru erabiltzaileak saritzea izan da, hiru ikuspegitatik.

“Nire bizitza garraio publikoan” kategoriarako, saria Unai Momoitiok egindako argarkiak jaso du.
“Garraio jasangarria” kategoriarako, saria Jaione Ogizak egindako argazkiak jaso du.
Eta “Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak” kategorian epaimahaiaren saria Iñigo López argazkiak jaso du

“Bizkaiko garraio publikoari begirada bat” lehiaketaren seigarren edizioan hiru kategoria egon dira:

Nire bizitza garraio publikoan:irudiek garraio publikoan ematen dugun denbora islatu beharko dute. Egunero, bizkaitar askok erabiltzen dugu garraio publikoa hainbat tokitara joateko, hala nola ikastetxera, lanera, aisia-zentroetara eta abarretara. Gure bizitzaren zati bat garraio publikoan pasatzen dugu, eta kategoria horretara bidaltzen dituzun argazkiek hori islatzea nahi dugu.

Garraio jasangarria: garraio jasangarria, garraio publikoak jasangarritasunari egiten dion ekarpena adierazten duten irudiak.

Garraio publikoa eta Bizkaiko leku enblematikoak: garraioa gure probintziako leku eta ingurune enblematikoekin batera bizi den lekuak. Itsasadarra, xarma duten lekuak, monumentuak, haranak, mendiak.

Roberto Muñoz, BGPko zuzendari nagusiak eta El Correo egunkariko arduradunak sariak banatu dituzte ostiralean eta lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete. 300 argazki inguru jaso ditu.

lehiaketa
2024-03-25