Horretarako “nire Barik” delakoan alta eman, eta ondoren, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus
Lehenago fakturatu dituzun eragiketen kopia ere, eskura ditzakezu.

Zure fakturak ateratzeko “nire Barik” delakoan alta eman behar duzu. Horretarako Bi kasu gerta daitezke:
1.- Aurreko batean ez dituzu zeure datu pertsonalak Barik Sistemara bidali. Hori horrela bada, zuzenean joan behar duzu Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera zeure jatorrizko NANarekin, datu pertsonalak emateko: izena, deiturak, helbidea, udalerria eta abar.
Halaber, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, eta zure txartelaren datuak Internet bidez atzitu nahi dituzula adierazi.
2.- Barik Sistemak baditu zure datu pertsonalak. Kasu honetan, zure txartelaren datuak atzitu nahi dituzula adierazi behar duzu, bezeroari laguntzeko telefono-zenbakira deituz (946855000), edo bestela, Bezeroarentzako Laguntza Bulego batera joanez.
Horretaz gainera, posta elektronikoari dagokion helbide balioduna eman behar duzu, edo datu-basean lehendik dagoena berretsi.
Izapidea egin ondoren, kasu batean zein bestean, Interneten sartzeko pasahitza duen mezu elektronikoa jasoko duzu.

Nire Barik atalera sartu eta gero, https://www.ctb.eus/mibarik/index_eu.php faktura egiteko erabili nahi duzun txartela aukeratu eta “Sortu faktura” hautatu. Pantailaren ezkerreko aldean dago. Ondoren, urrats guztiak egin.
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu guztien faktura lortu ahal izango duzu. Data hori baino lehenagoko fakturak eskuratzeko, eskaera bidali behar duzu honako helbide honetara: partzuergoa@cotrabi.eus
Fakturan jaso nahi dituzun erosketa- eta kargatze-eragiketak hautatzeko pantailan, halaber, lehenago fakturatu dituzun eragiketak agertuko dira, eta horien kopia eskuratu ahal izango duzu.

2019-01-11
Azaroaren 4an BECen egingo den MTV sarien gala dela eta, segurtasun-arrazoiengatik, ezin izango da aparkalekua erabili azaroaren 3ko, larunbata, goizeko 06:00etatik azaroaren 4ko, igandea, goizeko 06:00ak arte. Barkamenak eskatzen dizkizuegu eragozpenengatik.

Azaroaren 4an BECen egingo den MTV sarien gala dela eta, segurtasun-arrazoiengatik, ezin izango da aparkalekua erabili azaroaren 3ko, larunbata, goizeko 06:00etatik azaroaren 4ko, igandea, goizeko 06:00ak arte. Barkamenak eskatzen dizkizuegu eragozpenengatik.

2018-10-19
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eskatuta, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) APP BARIK NFC aplikazioaren erabilera lagatzen du. Telefono aplikazio honen bidez, kargak eta BAT txartelen mugimenduen kontsultak egin ahal izango dira. Akordio honekin, Bizkaiak eta Arabak sistema komun bat izango dute garraio publikoaren erabiltzaileen %75ari erantzunez eta horrela hiru lurraldeen arteko Interoperabilitate ezarpen hurrenez hurrengoan urrats bat gehiago emango da.

• Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eskatuta, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) APP BARIK NFC aplikazioaren erabilera lagatzen du
• Aplikazioa BGP-ak berak asmatuta, sortuta eta patentatuta izan zen.
• Euskotren, BAT txartelaren erakunde kudeatzaile bezala, erabilera koordinatuko duena izango da.
• Telefono aplikazio honen bidez, kargak eta BAT txartelen mugimenduen kontsultak egin ahal izango dira.
• Akordio honekin, Bizkaiak eta Arabak sistema komun bat izango dute garraio publikoaren erabiltzaileen %75ari erantzunez.
• Horrela hiru lurraldeen arteko Interoperabilitate ezarpen hurrenez hurrengoan urrats bat gehiago emango da.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari APP BARIK NFC aplikazioaren patentea erabiltzea baimentzen du, Arabako garraio erabiltzaileek telefono mugikorraren bidez BAT txartelak kargatzeko aukera izan dezaten.

Aplikazio honek, BAT txartelaren baldintzetara egokituta, saldo eta azken mugimenduen kontsultak egiteko aukera ere eskainiko du.

Barik proiektuaren barruan, BGP-ak 2016an mugikorrerako aplikazio bat atera zuen, BARIK NFC, eta horrek Barik txartela kargatzeko eta kontsultatzeko aukera ematen du besteko inolako gailu gehigarririk gabe. Aplikazio hau BGP-ak patentatutako asmakizunean oinarrituta dago “Txartel adimenduen metodoa eta karga sistema garraio bidaia-txartel bezala erabiltzeko, NFC duen terminal baten bidez”, 2017an BGP-ari emandako patentea.

Aplikazioa abian jarri zenetik, sisteman 126.000 alta erregistratu dira eta egunero 1.000 karga inguru egiten dira.

BAT txartelera aplikazioaren egokitzapena 2019an zehar egingo da eta, behin bukatuta, Arabako hiritarrek telefono mugikorraren bidez kargak egiteko aukera izango dute, teknologia berrien bidez garraio publikoaren erabilera errazteko beste modu bat gehiago.

Aurrerapen honekin, erakundeek ikusten genuen beharrizan bat konpontzen da horrela, edozein mugikorretatik funtzioan jartzen denetik, edozein pertsonak, modu seguru, intuitibo eta azkar batean, BAT txartela bera kudeatu ahal du, saldoa kargatuz behar duenean, 24 ordu, urtean 365 egun eta mugimenduen profil historikoan egiaztatuz.

Abantaila teknologikoen zain, EJ-ak eta BGP-ak funtzionalitateak eta garraio publikoko erabiltzaileen autonomia hobetzeko konpromisoa erakusten dute lurraldeak bereizten ez duen konpromisoa gero eta sistema homogeneoago baten barruan.

Akordio honek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurraldeen artean Interoperabilitate proiektuan urrats bat gehiago emateko aukera ematen du, 2014an Bilboko tranbian Bat, Barik eta Mugi txartelen erabilerarekin hasita, gero Gasteizko tranbiara hedatuta, Euskotreneko tren lineetara eta Donostibusera. Akordio honi esker, lurraldeen artean irtenbide teknologikoak partekatzen aurreratzen da, eta horrek baliabide publikoen erabilera hobea dakar, hala nola, era berean eta batez ere, etorkizunean garapen berriak ahalbidetzeko, izan ere Euskadiko hiru lurraldeetako hirien mugikortasun eta interoperabilitate beharrizanak hobetuko dituzte.

2018-10-18
109,9 milioi trenez egin ziren, % 3,8ko igoerarekin 2016ari dagokionez, eta 54,2 milioi autobusez egin ziren, aurreko urtean baino 0,4 gehiago, Hala erakutsi du Bizkaiko Garraio Publikoaren 2017. urteko txostenak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) egina.

Bizkaiko garraio publiko zerbitzuak, denetara, 169,8 milioi bidaia erregistratu zituen 2017an, aurreko urtean baino 2,5 gehiago. Hala erakutsi du Bizkaiko Garraio Publikoaren 2017. urteko txostenak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) egina. Igoera, neurri handi batean, metroaren 3. linea martxan jartzeak eragin du. Urteko eta Bizkaiko garraio publikoaren orain arteko ibilbideko gertaera nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe.

Bizkaiko Garraio Publikoaren 2017. urteko txosten landuan zenbateko handiak jaso dira, eta horrek erakundeek, operadoreek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak berak garraio publikoaren sistema egonkortzeko egin duten ahalegin handia islatzen du; izan ere, sistema gero eta aurreratuagoa, seguruagoa, jasangarriagoa, arinagoa eta erosoagoa izatea lortu nahi dute. Hau da, gero eta eraginkorragoa, multimodalagoa eta kalitate hobeagokoa izatea, eta, nola ez, bizkaitarron premiak lehenesten dituena.

2017a urte handia izan da Bizkaiko garraio publikoarentzat, BGPk urtero egiten duen azterlanak laburtzen duenez. Azterlan horrek operadore bakoitzaren urteko jardueraren berri ematen du, bidaiariak, diru sarrerak, saldutako tituluak, tarifak eta abar kontuan hartuz. Beste bi ekimen garrantzitsu ere mugarri izan dira 2017an: Bizkaiko Garraio Publikoaren bulego sarea martxan jartzea, lurraldeko orografia osoan zehar informazio, arreta eta kudeaketa integraleko 11 puntu dituena, eta aldi baterako titulu multimodal berriak kaleratzea Bizkaiko hiru modu nagusietarako, metroa, trena eta tranbia (baita Larreinetako funikularra ere), eta 26 urtetik beherako kolektiboaren kasuan, baita Bizkaibuserako ere.

Barik txartela eta BGPren tituluak gero eta hobeto onartzen dira, eta, hori, halaber, norabide onaren adierazgarri da. Hain zuzen ere, garraio modu ezberdinetan egindako joan etorrien % 82,6 txartel adimendun horrekin egin ziren. Gero eta erabiltzaile gehiago ditu urtero.

Bizkaiko Garraio Publikoaren 2017. urteko txostenak honako datuak jasotzen ditu autobusei dagokienez: Bizkaibus, Bilbobus eta bestelakoak; trena: Metro Bilbao, Euskotren Trena, Euskotren Tranbia, Renfe, Feve; bestelako garraio moduak: Bizkaia Zubia, Artxandako funikularra, Larreinetako funikularra, Ereagako igogailua, Zumalakarregiko igogailua, igarotzeko txalupak eta bizikleten mailegua; aparkalekuak: Leioa, Etxebarri eta BEC; titulu komunak, tarifak eta txartelen erabilerak.

Zenbateko handiak

2017an izandako 169,8 milioi bidaien % 51,9 Metro Bilbaori dagozkio; % 16,1 Bizkaibusi; % 15 Bilbobusi; % 5,9 Renferi, % 4,7 Euskotren Trenari, % 3,3 bestelako garraio moduei; % 1,7 Euskotren Tranbiari; % 0,9 beste autobus batzuei; eta % 0,5 FEVEri.

Garraio moduei dagokionez, 169,8 milioi bidaietatik, 54,2 milioi autobusez egin ziren, 2016arekiko 0,4 gehiago, eta 109,9 trenez egin ziren, aurreko urtearekiko % 3,8ko igoerarekin. Bestelako garraio moduetan (Bizkaia Zubia, Artxandako funikularra, Larreinetako funikularra, Ereagako igogailua, Zumalakarregiko igogailua, igarotzeko txalupak eta bizikleten mailegua) 5,5 milioi bidaia izan zituzten.

Zehazki, Bizkaibusek 27,3 bidaia erregistratu zituen; Bilbobusek 25,4; bestelako autobusek 1,4; Metro Bilbaok 88,1; Renfek 10,0; Euskotren Trenak 7,9; Euskotren Tranbiak 2,9; Fevek 853.000; Bizkaia Zubiak 3,3; Artxandako funikularrak 830.000; Larreinetako funikularrak 139.000; Ereagako igogailuak 359.000; igarotzeko txalupek 505.000; Bizimeta bizikleten mailegu zerbitzuak 3.000; eta Bilbon Bizi bizikleten mailegu zerbitzuak 321.000.

Oharra: Bizkaiko Garraio Publikoaren 2017. urteko txostena BGParen webgunean kontsulta daiteke: www.ctb.eus.

2018-09-19
Bizkaiko garraio publikoari buruzko kontsulta guztiak argitu eta erantzun ahal izateko, Barik txartelaren kudeaketak barne.

Abuztuan ere, irekita egongo dira Bizkaiko garraio partzuergoaren arreta emateko bulegoak Bizkaiko garraio publikoari buruzko kontsulta guztiak argitu eta erantzun ahal izateko, Barik txartelaren kudeaketak barne. Hauexek izango dira ordutegiak: BGP-San Mames / Bilbo: San Mameseko geltoki intermodala

   Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:30etik 07:30era (Aste Nagusiko ostiralean itxita egongo da)

Metro Bilbao/Euskotren Bilbo: ZazpiKaleak geltokia-Alde Zaharra (sarrera: S. Nikolas)

   Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00 - 15:00 (Aste Nagusiko ostiralean itxita egongo da)

Renfe Bilbo: Plaza Biribila 2 (Abandoko geltokia)    Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00 - 14:00 (Aste Nagusiko ostiralean itxita egongo da)

Bilbobus Bilbo: Poza lizentziatuaren kalea (Elcanorekin) 6

   Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00 - 15:00 (Aste Nagusiko ostiralean itxita egongo da) Larunbatetan 09:00etatik 14:00etara

Bizkaibus Portugaleteko Herritarrei Arreta emateko Bulegoa.San Roke plaza     Astelehenetik ostiralera, lanegunetan: 07:30 - 15:00 (Aste Nagusiko ostiralean itxita egongo da)

Sodupeko udal-bulegoak. Galarraga zeharbidea 20    Astelehenetik ostiralera, lanegunetan : 07:30 - 15:00

Euskotren

   Durangon: Geltoki kalea 08:00 - 15:00 Astelehenetik ostiralera, lanegunetan

   Gernika Geltokiko plaza, z/g behea. 8:00 - 15:00

Horrez gain Bizkaiko Garraio Publikoaren 94 685 5000 telefono-zenbakian erantzungo dizuegu ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, lanegunak badira, 09:00etatik 15:00etara.

2018-08-03
Bizkaiko erakundearen eta Kataluniako entitate publikoaren arteko lankidetzari esker, “T Mobilitat” proiektua abian jartzeko laguntza izango dute. Hain zuzen ere, Kataluniako lurralde osoan garraioa kudeatzeko sistema teknologiko eta tarifario berri bat ezartzean datza.

Bizkaiko erakundearen eta Kataluniako entitate publikoaren arteko lankidetzari esker, “T Mobilitat” proiektua abian jartzeko laguntza izango dute. Hain zuzen ere, Kataluniako lurralde osoan garraioa kudeatzeko sistema teknologiko eta tarifario berri bat ezartzean datza.

Carme Fábregas, ATMko Sistemak eta Berrikuntza burua: “Berrikuntza ikaragarria da, eta Bartzelonaz gain munduko beste hiri batzuetan ere egokitzat jotzen dute, hala nola Dubain. Hori dela eta, Bilbo erreferentzia izango da mundu osoan”.

Espainiako Patenteen eta Marken Bulegoak iaz aitortu zuen patenteak Bizkaiko Garraio Partzuergoari ematen dio abala, I+G+b eremuan aitzindaria, berritzailea eta abangoardista dena; hori guztia, garraio publikoaren bidez Bizkaia gero eta hobeto lotu eta kohesionatzeko helburuarekin.

“Barik NFC” aplikazioan 400.000 kargatzeak gainditu dira. 2017.
urtean, 171.442 kargatze egin ziren, eta ekainean 23.799. Hasieratik, guztira, 108.230 alta erregistratu dira aplikazioan. Gaur egun, 1.650.000 Barik txartel baino gehiago daude aktibatuta.

2018-07-13
Bertan, Barik txartelarekin eta Euskotrenen zerbitzuko kudeaketekin zerikusia duten alderdiak izapidetu ahal izango dira. Duela urtebete inguru ireki zen Durangoko bulegoarekin batera, Bizkaiko Busturialdeko eta Durangaldeko eskualdeetara hurbilduko da zerbitzua.

Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoen Sarea handitu egingo da Gernikako bulego berriarekin. Hain zuzen ere, Bizkaiko udalerrian Euskotrenek duen geltokian ireki ditu ateak. Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria den Janire Bijueskak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) kudeatzaile nagusia den Gorka Ugaldek Euskotreneko zuzendari nagusia den Imanol Lezarekin batera aurkeztu dituzte Gernikako Euskotrenen geltokiko (Geltokia plaza, z/g, behea) bulego berri horren bitartez herritarrei emango dizkiegun zerbitzuak.

Gernikako bulegoak bat egin du BGPk bultzatu duen Garraio Publikoko Bulegoen sarearekin. Bertan, Barik txartelarekin eta Euskotrenen zerbitzuko kudeaketekin zerikusia duten alderdiak izapidetu ahal izango dira Duela urtebete inguru ireki zen Durangoko bulegoarekin batera, Busturialdeko eta Durangaldeko eskualdeetara hurbilduko da zerbitzua.

Harrera emateko ordutegia 08:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, lanegun diren astelehenetatik ostiraletara, udan eta jaiegunen arteko zubietan izan ezik. Udan ordutegi berezia egongo da uztailean eta abuztuan, bai eta jaiegunen arteko zubietan ere: 08:00etatik 15:00etara, lanegun diren astelehenetatik ostiraletara.

2018-07-06
Ekainaren 29an, Atxuriko geltokian dagoen bezeroei arreta emateko Euskotrenen garraio publikoko bulegoa itxiko da, eta uztailaren 5ean bulego berri bat irekiko da Gernikan, Euskotrenen geltokian.

Ekainaren 29an, Atxuriko geltokian dagoen bezeroei arreta emateko Euskotrenen garraio publikoko bulegoa itxiko da, eta uztailaren 5ean bulego berri bat irekiko da Gernikan, Euskotrenen geltokian.
Hauxe da Gernikako bulego berriaren helbidea: Geltoki plaza, z/g, behea. Eta hauxe izango da ordutegia:
Astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 20:00etara.
Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera (lanegunak): 08:00etatik 15:00etara.

2018-06-26
Gorka Ugalde BGPko zuzendari nagusiak banatu ditu sariak San Mameseko geltokian dagoen BGPren bulegoan, eta lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie. Garraio publikoa kategorian, Karen Amaia Bilbao izan da irabazlea “Circula en verde” izena duen argazkiarekin.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Bilboko I. Argazki-maratoi Solidarioaren sariak banatu ditu gaur goizean, eta hauexek izan dira irabazleak: Karen Amaia Bilbao, Garraio publikoa kategorian eta “Circula en verde” izeneko argazkiarekin; Iratxe Azkona, Bizitzeko hiria kategorian eta “Bilbo eta bilbotarrak” lanarekin; eta Carlos Romero, Bilbo, naturala betiko kategorian eta “Junto a la Ría” lanarekin. Gorka Ugalde BGPko zuzendari nagusiak banatu ditu sariak San Mameseko geltokian dagoen BGPren bulegoan, eta lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie. Guztira, 234 argazki jaso dira.

2018-05-28