Azken urteotan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbaorekin batera, linean jarritako sistemetan zenbait jarduera egin ditu Bilbo Metropoliko Trenbidearen energia-kontsumo orokorra murrizteko asmoz.

Azken urteotan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbaorekin batera, linean jarritako sistemetan zenbait jarduera egin ditu Bilbo Metropoliko Trenbidearen energia-kontsumo orokorra murrizteko asmoz.

Geltokietako kontsumoa aztertzeko egindako lanen artean, geltokietako sistema bakoitzaren banakako kontsumoa aztertzeko egin zena nabarmen dezakegu. Txostena 2016ko otsailean egin zen, eta ondoriozta zitekeen, oso argi gainera, geltoki batean gehien kontsumitzen duen sistema eskailera mekanikoena dela, lurperatutako geltokien kontsumo osoaren % 50 baino zertxobait gehiago kontsumitzen baitu.

Lurperatutako geltokietako eskaileren mantentze-lanak egiten dituen enpresari 2016. urtean eskatu zitzaion eskailera mekanikoetako kontsumoa aurrezteko neurriak proposa zitzan. Arduratzen den enpresak, ThyssenKrupp Elevadores delakoak, EEC izeneko sistemaren prototipo bat instalatu zuen Indautxuko geltokiko bi eskaileratan, teknikoki zein ekonomikoki bideragarria zen ikusteko eta zenbat energia aurrezten zuen ikusteko.

Honako hau egin zen: igotzeko eskailera bateko (2 motor) eta jaisteko eskailera bateko (2 motor) motorretan bi ekonomizagailu instalatu eta jarri aurretik zein ondoren eskailerek kontsumitzen zutena eta zituzten joerak neurtu ziren .

Proba pilotuaren emaitzen arabera, EEC ekipamenduek eskailera bakoitzean energia-kontsumoaren % 60 aurrez dezakete, eta, hortaz, kostu osoaren inbertsioa urtebete baino gutxiagoko epean itzuliko litzateke. Hau da, inbertsioaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa egiaztatu da.

Prototipoa baliozkotzat jo eta gero, 2016. urtearen amaieran, Bilbo Metropoliko Trenbideko eskailera mekanikoen lehenengo multzorako ekonomizagailuak hornitzeko eta instalatzeko lehenengo lehiaketa kaleratu zuen BGPk. ThyssenKrupp Elevadores enpresak 2017. urtean ondo bete du lehiaketan zehaztutakoa.

Hornitzearen kostua 165.041,14 euro da, BEZ barne, eta gauzatzeko epea 6 hilabete. Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioari atxikitako Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak eman du proiektua finantzatzeko laguntza, trenbide-sektorearen eraginkortasun energetikoko jarduketetarako laguntzen programaren barruan. Proiektua, halaber, Hazkunde Iraunkorrerako Programa Operatiboa 2014-2020ren barruan dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatzen duena.

2018-02-26
BGP-k Ukrainiako ordezkaritza bati harrera egin dio; bisita ofizial bat egiten ari dira Bizkaiko garraio publikoa hurbiletik ezagutzeko. BGPko zuzendari nagusia den Gorka Ugalde izan da anfitrioia ukrainarren bisitan, eta Lviv-eko udal-arduradunek interes handia erakutsi dute Barik sistema Bizkaiko garraio publikoko inguru eta esparru guztietan sortzeko, ezartzeko eta kudeatzeko esperientziari dagokionez, bai eta lurraldeko mugikortasun iraunkorrean duen eraginari dagokionez ere.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Ukrainiako ordezkaritza bati harrera egin dio gaur goizean; bisita ofizial bat egiten ari dira Bizkaiko garraio publikoa hurbiletik ezagutzeko. BGPko zuzendari nagusia den Gorka Ugalde izan da anfitrioia ukrainarren bisitan, eta Lviv-eko udal-arduradunek interes handia erakutsi dute Barik sistema Bizkaiko garraio publikoko inguru eta esparru guztietan sortzeko, ezartzeko eta kudeatzeko esperientziari dagokionez, bai eta lurraldeko mugikortasun iraunkorrean duen eraginari dagokionez ere.

2018-02-13
BGP-ren “Barik NFC” aplikazioaren bidez 275.000 kargatze baino gehiago egin dira, 645 bat egunean batez beste. 131.134 erabiltzailek doako “app” hori dagoeneko eskuratu dute, Android sistema eragilea duten sakelako telefono batetik Barik txartela kargatzeko aukera ematen duena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) “Barik NFC” aplikazioaren bidez 275.000 kargatze baino gehiago egin dira, 645 bat egunean batez beste. 131.134 erabiltzailek doako “app” hori dagoeneko eskuratu dute, Android sistema eragilea duten sakelako telefono batetik Barik txartela kargatzeko aukera ematen duena.

2016ko martxoaren 1az geroztik, posible da Barik txartela sakelako telefono adimendun batetik kargatzea. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Google PlayStore-n aktibatu zuen “app” hori. Hari esker, denbora laburrean txartela kargatzeko milaka puntu berri erantsi ahal izan dira, eta Bizkaian banatutako 800 fisikoei gehitu zaizkie (tabako dendak, kioskoak, kutxazainak, geltokiak...). Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Horrez gain, geratzen den saldoari, azken mugimenduei eta beste gauza askori buruzko informazioa lortu ahal izango du.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak Patente titulua eman zion 2017. urtean Bizkaiko Garraio Partzuergoari (BGP), sistema orokorraren segurtasuna gordez Barik txartela telefono mugikorraren bidez kargatzeko prozedura aitzindariagatik. Bi urte iraun duen prozesu metodiko baten ostean, azkenean, estatu eremuan hogei urteko iraupena duen patentea lortu du. Erdietsitako arrakasta horri esker egiaztatu da Bizkaiko Garraio Partzuergoa I+G+b eremuan aitzindaria, berritzailea eta abangoardista dela; hori guztia, garraio publikoaren bidez Bizkaia gero eta hobeto lotu eta kohesionatzeko helburuarekin.

Txartelen sistemen eremuan izaten diren azken aurrerapen teknologikoak, pixkanaka, Bizkaian ezarri nahi ditu BGPk; hain zuzen, proiektua BGPren politika horren barruan sartzen da. Lortutako datuei erreparatuz gero, arrakasta handia izan duela esan daiteke; izan ere, hasierako itxaropenak gainditu egin dira. Aplikazioa abian jarri aurretik, Barik txartelaren ohiko puntuetan kargatu ahal zitekeen txartela (Metro Bilbao, Euskotren, Euskotran, Renfe –FEVE barne-, Larreinetako funikularra, Artxandako funikularra, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinak, tabako dendak, kioskoak, merkataritza lokalak eta BBK-ko kutxazainak); eta abendutik aurrera webgunean bertan (ctb.eus) ere egin daiteke. Gaur egun, 1,6 milioi Barik txartel inguru daude.

2018-02-02
Bizkaiko Garraio Partzuergoak aurten ere Umeen Gabonetako Parkean parte hartuko du Metro Bilbaorekin lankidetzan. Bertan, stand bat jarriko du haurrek eta gazteek ondo pasa dezaten. Gainera, garraio publikoa zein Barik txartela erabiltzea sustatuko dute.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak aurten ere Umeen Gabonetako Parkean parte hartuko du Metro Bilbaorekin lankidetzan. Bertan, stand bat jarriko du haurrek eta gazteek ondo pasa dezaten. Gainera, garraio publikoa zein Barik txartela erabiltzea sustatuko dute. Hiru espazio bereiziko dira, eta adin ezberdinekoei zuzendutako eskaintzak egongo dira: bost tren-, funikular-, autobus- eta metro-geltoki dituen ginkana bat; margotzeko eremu bat; eta 0 urtetik gorakoentzako ludoteka bat.

2017-12-21
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia eguerdian bildu da Bilboko egoitzan, eta 26 milioi euroko inbertsioak onetsi ditu, dagoeneko abian diren jarduketa eta azpiegitura estrategikoak 2018. urtean ere garatzen jarraitzea ahalbidetuko dutenak.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia eguerdian bildu da Bilboko egoitzan, eta 26 milioi euroko inbertsioak onetsi ditu, dagoeneko abian diren jarduketa eta azpiegitura estrategikoak 2018. urtean ere garatzen jarraitzea ahalbidetuko dutenak.

BGPk honako jarduketa hauek garatzen jarraituko du: Urbinagako aldageltokiak Metro Bilbaoren eta Adifen puntu horretako ustiapenen artean; Urdulizko trenbide-pasagunea eta geltokia lurperatzean sortutako azken jarduketak, udalerriko herritarrei amaitutako inguruaz gozatzeko aukera emango dietenak; trenbideak berritzea erabiltzaileei erosotasun eta segurtasun handiagoa emateko; material mugikorrean hobekuntzak egitea, erabiltzaileekin daukan hobetzeko konpromisoari jarraikiz; Arizko Aginte Postu Erredundantea garatzea, zerbitzuak segurtasun eta fidagarritasun handiagoa izan dezan; energia-eraginkortasunerako hobekuntzak egitea (eskailera mekanikoak, ateak...); eta erabiltzaileei arreta eta informazio hobea emateko beste jarduketa batzuk.

Era berean, azpimarratzekoak dira Barik txartelaren inplementaziorako inbertsioak, esaterako: elkarreragintasunean eta sistemaren segurtasunean egindako aurrerapenak, baita garraio-modu desberdinetan erabiltzeko titulu propioetatik eratorritako garapenak ere.

2017-12-13
Egikaritzeko epea sei astekoa izango da, eta aurrekontua 60.000 eurokoa. Lanen helburua da estalkia hobetutako beste batekin aldatzea, arinagoa eta teknologikoko aurreratuagoa dena
Metroa beti bezala ibiliko da, baina geltokia bost egunez egongo da itxita

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Getxoko Gobelako metro-geltokiko estalkia aldatzeko obrak hasiko ditu azaroaren 13an, astelehena. Lanak egiteko 6 asteko epea aurreikusi da eta 60.000 euroko aurrekontua. Hain zuzen ere, erabiltzaileak babesteko markesina dute xede.

Markesinak altzairuzko egitura nagusi bat dauka, eta bertatik hormigoizko plaka batzuk eskegiko dira. Berritzea erabaki da eguraldi txarraren ondorioz egoera txarrean dagoelako. Hori horrela, erdialdeko erreten bat egitea pentsatu da, euriaren ura ondo hustu dadin.

Lehenengo astean, azaroaren 13tik 18ra (06:00), geltokia itxi beharko da obrengatik, nahiz eta lanak gauez egingo diren. Aipatutako egunetan ezin izango da Negubide etorbidean aparkatu, ezta bertara sartu ere 23:00etatik 06:00etara.

Gogoan izan, geltokia itxita egon arren, trenak ohi bezala ibiliko direla. Gobelako geltokiko erabiltzaileek Areeta edo Neguriko geltokiak erabili beharko dituzte bost egun horietan.

2017-11-09
Garrantzitsuenen artean honako hau azpimarratu beharra dago: Aginte Postu Zentralizaturako Aginte Postu Erredundantearen lizitazioa, 2.400.000 eurokoa. Basaurin, Arizeko kotxe-tokien instalazioek ekipamendu berri hori hartuko dute. Horren bidez, metroaren sistema guztien operazioak kontrolatuko dira Nafarroa kaleko 2. zenbakian dagoen zentralean gertakari larriren baten ondorioz zentrala erabili ezin den kasuetan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia eguerdian bildu da Bilboko bulegoan eta Metro Bilbaon 8 milioi euro baino gehiagoko inbertsio batzuk adjudikatzea erabaki du. Garrantzitsuenen artean azpimarratzekoak dira: Aginte Postu Zentralizaturako Aginte Postu Erredundantearen hornidura, 2.400.000 euroko zenbatekoagatik eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin; Ibarbengoa-Larrabasterra tartean trenbidea berritzea, 1.818.000 euroko zenbatekoagatik (16 hilabete); lehenengo tren aleen bidaiarientzako ateak egokitzea (500. seriea), 1.245.000 euroko zenbatekoagatik (48 hilabete); katenaria mantentzeko dresina bat hornitzea, 1.200.000 euroko zenbatekoagatik (12 hilabete); tren-gurpilak eta material osagarria profilatzeko tornu berri bat hornitzea, 1.036.000 euroko zenbatekoagatik (12 hilabete), eta Lutxanako azpiestazioaren estalkia ordezkatzea, 332.000 euroko zenbatekoagatik (4 hilabete).

Bestalde, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Barik txartela saltzeko, biltzeko, laguntzarekin kargatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko kanpo-komertzializazio sare bat ezartzeko eta ustiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea onetsi du. Hau da, tabako-dendetan, kioskoetan, tokiko saltokietan eta abarretan egin ahal izatea; izan ere, hiriguneetatik kanpoko lekuetan eta landa-eremuetan 2016. urteko kargatzeen zenbatekoa 20 milioi eurotik gorakoa izan zen.

Azkenean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak onetsi du Kantabriako Centro Tecnológico en Logística Integral fundazioarekin zuen lankidetza-hitzarmena luzatzea, Kantabriako Gobernuaren mende dagoen entitateak hala eskatu eta gero. Hitzarmenaren xedea da Kantabriako garraio publikoan kontakturik gabeko txartela ezartzen laguntzea eta partzuergoaren esperientziaren berri ematea. Hitzarmen horren bitartez, BGP lankidetzan arituko da Bizkaiko ereduaren antzeko beste bat ezartzeko hainbat alderdiri dagokionez: eskema, ezaugarriak, garapena, teknologia, zehaztapenak...

2017-10-31
Azaroaren 7an jarriko dira abian. Operadore guztien kexei eta erreklamazioei emango diete erantzuna. Barik txartel pertsonalizatuak eta Barik-eko gainerako transakzioak kudeatu eta emateko ahalmena izango dute. Sisteman atxikiriko operadore guztien informazio orokorra eskainiko dute: ordutegiak, lineak, tarteak, tarifak, ibilbideak, etab.

Bizkaiko garraio publikoko 11 BAB (bezeroentzako argibide bulegoak) jarriko dira martxan azaroaren 7an, Bizkaiko erakunde nagusien eta garraio publikoko operadoreen arteko akordioari esker, eraginpeko erakunde guztietako ordezkariek gaur goizean bertan emandako prentsaurrekoan iragarri dutenez.

Horren ondorioz, orain arte operadore bakar gisa garraio modu bakarreko gorabeherei, kudeaketei eta abarri erantzuna eman izan dieten bulegoek zerbitzu osoa emango dute aipaturiko egunetik hasita, Bizkaiko garraio publikoko sistemarekin loturiko edozein arlotan arreta eskainita. Operadoreek gaur dituzten gainerako informazio-guneek orain arte moduan jarraituko dute lanean.

Agerraldian, honako hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzatik, Azpiegitura eta Garraioetako Antonio Aiz sailburuordeak; Bizkaiko Foru Aldunditik, Bizkaiko Garraioa, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko foru diputatuak; Bilboko Udaletik, Mugikortasun eta Iraunkortasuneko Alfonso Gil zinegotziak; Estatuko Administraziotik, Renfek EAEn duen Julián Padierna gerenteak eta Bizkaiko Garraio Partzuergotik, Manuel Tejada zuzendari gerenteak.

BAB berriek Barik transakzio guztiak egiteko ahalmena izango dute, Barik txartel pertsonalizatuak ematea barne. Sisteman atxikiriko operadore guztiei buruzko informazio orokorra eskainiko dute: ordutegiak, lineak, tarteak, tarifak, ibilbideak, etab., eta operadore guztien kexei eta erreklamazioei emango diete erantzuna. Horretarako, erreklamazio-orriaren eredu bera izango dute.

Horiek funtzio guztiak ez dira egiten gaur egun erabiltzailearen arretarako ezein kabinatan edo bulegotan. Izan ere, operadore bakoitzak bere zerbitzuari buruzko informazioa eskaintzen du edo bere tituluak kudeatzen ditu.

Hemendik aurrera, gertatzen diren gorabehera edo kudeaketa guztiei emango die erantzuna BAB kudeatzen duen operadoreak, bere garraio moduarekin zerikusia izan zein ez. Egoerarik gehienetan, berak emango du erantzuna, eta hori egiterik ez badu, Bizkaiko Garraio Partzuergoari (BGP) emango dio, ebazpena eman dezan edo entitate eskudunari helaraz diezaion. Horri esker, beharrezkoak ez diren bidaiak, izapideak edo eragozpenak saihestuko dira. Hala, herritarrek Bizkaiko garraio publikoari buruz duten irudipen bateratua handitu nahi da, egin beharreko kudeaketak edo argibideak biltzeko “gune” bakarra emanez.

2017-10-27
Metro Bilbaok Errumaniako ordezkaritza baten bisita ofiziala hartu zuen atzo, Bizkaiko garraio publikoa hurbiletik ezagutzeko xedez etorritakoa. Metro Bilbaoko zuzendari nagusia, Eneko Arruebarrena, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) zuzendari nagusia, Manu Tejada, anfitrioi gisa aritu dira Errumaniatik jasotako bisitarekin. Honako hauek izan dira Errumaniako ordezkaritza osatu dutenak: lehendakaria eta lehendakariordea, Iustin Cionca eta Silviu Huduzeu hurrenez hurren, Hunedoarako alkatea, Mircea Flaviu, eta Timisko alkatea, Calin Ionel.

Metro Bilbaok Errumaniako ordezkaritza baten bisita ofiziala hartu zuen atzo, Bizkaiko garraio publikoa hurbiletik ezagutzeko xedez etorritakoa. Metro Bilbaoko zuzendari nagusia, Eneko Arruebarrena, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) zuzendari nagusia, Manu Tejada, anfitrioi gisa aritu dira Errumaniatik jasotako bisitarekin. Honako hauek izan dira Errumaniako ordezkaritza osatu dutenak: lehendakaria eta lehendakariordea, Iustin Cionca eta Silviu Huduzeu hurrenez hurren, Hunedoarako alkatea, Mircea Flaviu, eta Timisko alkatea, Calin Ionel.

2017-10-04