Aldaketak

CTB

Eraketa legearen eta estatutuen edukiari dagokionez aldaketak egon dira, eta horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • 1979 urteko Autonomia Estatutua indarrean jarri zenean, garraio arloko eskumenak Estatutik Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren eta horren eraginez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zituen Estatuko Administrazioari zegozkion funtzioak.
  • Partzuergoan sartzen dira beste udal bi: Erandio eta Etxebarri.
  • Desagertu egiten dira Bilbo Handiko Administrazio Korporazioaren ordezkaritza eta sindikatuko lehendakaria.
  • Finantzaketari dagokionez ere, aldaketak egon dira. Izan ere, 1986 urtean egin beharreko inbertsioak handiak zirelako, Bizkaiko Foru Aldundia udalen betebeharretan subrogatu zen. Hori horrela izanik, honela geratu zen finantzaketa:

    • %50 Eusko Jaurlaritzak
    • %50 Bizkaiko Foru Aldundiak