Parte hartzeko baldintzak
Zer da Barik Mobile deritzon aplikazio mugikorra edo app-a??
Zer da Barik Mobile proiektu pilotua?
Nork erabil dezake Barik Mobile aplikazioa?
Zein garraiobidetan bidaiatu daiteke Barik Mobile erabiliz proba pilotuan?
Gazte 70 eta Gazte Oro tituluak baliatuz bidaiatu daiteke, eta horiek Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko tranbian, Lejoan busean (Leioa), Larrainetako funikularrean eta Sopelbusen erabil daitezke.
Diru-zorroa erabili daiteke honako garraiobide hauetan: Bizkaibus, Metro Bilbao, Euskotren, Bilboko tranbia, Lejoan Busa (Leioa), Larreinetako funikularra, Sopelbus, Bilbobus, Artxandako funikularra, Kbus, Erandio Bus, Etxebarri Bus, Ereagako igogailua eta Bizkaiko Zubia.
Renfe eta disuasio-aparkalekuak ez dira Barik Mobile proba pilotuan sartzen.
Zein dira Barik Mobile proiektu pilotuan erregistratzeko baldintzak?
- Barik txartel pertsonalizatua aktibo edukitzea.
- Bizkaiko edozein udalerritan erroldatutako 26 urtetik beherako gaztea izatea.
- Gazte profila izatea zure Barik txartelean.
- Alta emanda egotea zure Barik txartelaren datuak BGPren webgunearen bidez eskuratu ahal izateko (“nire barik-en sartu” menua).
- NFC teknologia eta Android 8.0 sistema eragilea edo handiagoa darabiltzan telefono mugikorra edukitzea.
Nola erregistratu Barik Mobile proiektu pilotuan?
BGPk parte hartzea onartuko du, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
Zer egin behar da Barik Mobile proiektu pilotuan erregistratzeko eskaera BGPk onartzen duenean?
- 1. Bizkaiko Garraio Publikoaren Santimamiko (Termibus) bulegora joan behar zara Barik txartel fisiko pertsonalizatuarekin, egitasmo pilotura egokituz grabatzeko. Aldi baterako titulua izanez gero, titulu hori agortu egin beharko da.
- 2. Barik Mobile aplikazioa doan instalatu behar duzu (Google Play).
- 3. Aplikazioan, zure erabiltzailea eta pasahitza idatzi behar dituzu, datuak Internet bidez eskuratzeko erabiltzen dituzun berberak ("nire barik").
- 4. Gazte 70 edo Gazte Oro titulua erosi behar duzu aplikaziotik bertatik edo BGPren webgunetik, Bizum edo kreditu-txartela erabiliz ordainduta.
Zer betebehar hartzen dira Barik Mobile proiektu pilotuan parte hartzean?
- Zure mugikorrean kargatu diren Gazte 70 eta Gazte Oro tituluak baliatuz bidaiatzea.
- Interneterako sarbidea izatea, gutxienez, bidaiatu baino 24 ordu lehenago.
- Mugikorra piztuta eta bateria nahikoarekin edukitzea bidaia baliozkotzean eta bidaian bertan.
- BGPri erantzutea Barik Mobile aplikazioarekin izan duzun esperientziari buruzko inkesta eta formularioen bidez
- Aplikazioaren erabileran izaten den zeinahi gorabeheraren berri azkar ematea.
Zer abantaila izango ditut Barik Mobile proiektu pilotuan parte hartzeagatik?
- Garraio publikoko bidaia modu eroso, azkar eta seguruan baliozkotzea.
- 3 sariren zozketan parte hartzea: 3 hilabeteko doako garraioa, Barik Mobile proiektu pilotua amaitu ondoren.
Barik Mobile proiektu pilotuan parte hartuz gero, zer gertatuko da nire Barik txartel fisikoarekin?
Hasiera batean, telefono mugikorrean Gazte 70 eta Gazte Oro bakarrik kargatu ahal izango dira. Beraz, zure Barik txartel fisikoa aldean eraman beharko duzu Gazte 70 edo Gazte Oro titulua eskuratzean erosi dituzun guneetatik kanpo bidaiatzeko, edo aldi baterako bi titulu horiek erabili ezin diren moduetan bidaiatzeko.
Zer araudik erregulatzen ditu Barik Mobile proiektu pilotuaren baitan mugikorrean dauden tituluak?
- Txartel fisikoan gordetzen diren tituluak erregulatzen dituen araudi bera. https://www.ctb.eus/eu/ordenantza-arau-emaileak
- Erabiltzaileak mugikorra piztuta eta bateria nahikorik ez badu bidaia baliozkotzean, bidaian bertan eta ikuskapena egitean, ulertuko da baliozko garraio-titulurik gabe bidaiatzen duela.
Zer hartu behar dut kontuan bidaiatu aurretik eta bidaian zehar eta nire telefono mugikorrean dauden tituluekin?
- Proba pilotuan, app-aren baliozkotasun-aldia ez bada automatikoki eguneratu, berariaz eguneratu beharko duzu, astean gutxienez behin.
- Mugikorra piztuta eta bateria nahikoarekin eduki behar da bidaia baliozkotzean, bidaian bertan eta, hala eskatuz gero, ikuskapena egitean. Bestela, erabiltzaileak baliozko garraio-titulurik gabe bidaiatzen duela ulertuko da.
Nola gehitu ditzaket guneak nire aldi baterako tituluan Barik Mobile proiektu pilotuan parte hartzen dudan bitartean?
Guneak, nire Barik txartelari lotutako datu pertsonalak eta abar alda ditzaket Barik Mobile proiektu pilotuan parte hartzen dudan bitartean?
Zer egin behar dut Barik Mobile aplikazioan gordeta dagoen Gazte 70 edo Gazte Oro aldi baterako titulua blokeatuz gero?
Zer egin behar dut aplikazioa txarto funtzionatuz gero edo gorabeherarik izanez gero?
Eta hondatzen bazait, galtzen badut edo mugikorra lapurtzen badidate?
Haustura, galera edo lapurretagatik eta segurtasun-arrazoiengatik, hilean behin baino ezin izango da transferitu zure mugikorrean dagoen Barik txartela beste mugikor batera, betiere aldaketa egitean aldi baterako murrizketak egon daitezkeela aintzat hartuta.