Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) 94 685 50 00 telefono-zenbakia kontratatu du eta horren bidez, herritarrek Barik txartelaren eta lurraldeko garraio publikoaren inguruko informazio guztia lortu ahalko dute.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) 94 685 50 00 telefono-zenbakia kontratatu du eta horren bidez, herritarrek Barik txartelaren eta lurraldeko garraio publikoaren inguruko informazio guztia lortu ahalko dute.

94 probintzia-kodea daraman telefono-zenbaki hori aste honetan gehitu da BGPk San Mames geltoki intermodalean daukan bezeroei arreta emateko bulegoaren bidez herritarrei informazioa emateko zerbitzura. Horrela, Bizkaiko Batzar Nagusiek agindutakoa bete da.

Momentu honetan telefonia-enpresen kontratu gehienek telefono finkoetara doan deitzeko aukera barne hartzen dute eskaintza komertzialetan eta beraz, pauso hori emanez gero, herritarrek dirua aurreztuko lukete. BGPren informaziorako telefonoguneak 11.000 dei jaso zituen 2015ean.

Hasiera batean bi telefono-zenbakiak mantenduko dira hilabete batzuez, bai 901 123 123 eta bai 94 685 50 00, eta ostean 94 probintzia-kodea daramana bakarrik geldituko da.

2016-04-01
Aktibo egon den lehenengo egunean, Google PlayStore-n dagoen aplikazioak guztira 2.414 deskarga izan ditu. Barik txartela kargatzeko aukera ematen duen “app” hori dagoeneko eskuratu duten erabiltzaileek 6.758 kontsulta eta kargatzeko 572 eragiketa egin dituzte Android 4 sistema-eragilea edo berriagoa duen smarthone batetik (563 Barik diru-txartelarenak eta 9 hileko txartelarenak).

Aktibo egon den lehenengo egunean, Google PlayStore-n dagoen Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Barik aplikazioak guztira 2.414 deskarga izan ditu. Barik txartela kargatzeko aukera ematen duen “app” hori dagoeneko eskuratu duten erabiltzaileek 6.758 kontsulta eta kargatzeko 572 eragiketa egin dituzte Android 4 sistema-eragilea edo berriagoa duen smarthone batetik (563 Barik diru-txartelarenak eta 9 hileko txartelarenak). Eragiketa horien bidez 5.607,2 euro ordaindu dira.

Atzotik, beraz, dagoeneko posible da Barik txartela sakelako telefono adimendun batetik kargatzea. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Google PlayStore-n aktibatu du “app” hori. Aplikazioan, egun bakarrean txartela kargatzeko 2.414 toki berri egon dira erabilgarri, aurretik Bizkai osoan zehar zeuden 800 kargatzeko tokiez gainera (tabako-dendak, kioskoak, kutxazainak, geltokiak...). Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Lehenengo egunean, BGPk ez du azpimarratzeko moduko gertaerarik erregistratu.

Partzuergoak aurreikusitakoaren arabera, garraio-txartelak “on line” kargatuko dira; horretarako, NFC (Near Field Communication) teknologia aktiboa duen sakelako telefono “adimentsua” erabili beharko da, eta ordainketa segurua egiteko atebidearen bitartez ordaindu beharko da. Beraz, erabiltzaileak edozein tokitatik handitu ahal izango du bere txartelaren saldoa, edo Barik-en sar daitekeen garraio-txartel bat erosi ahal izango du, kargatzeko saltoki fisiko batera joan beharrik izan gabe.

Funtzionamenduari buruzko bideoa: http://www.ctb.eus/sites/default/files/Barik2016Eusk.mp4

2016-03-01
Otsailaren 29tik, astelehenetik, aurrera Barik txartela sakelako telefono adimentsuen bidez kargatu ahal izango da. Hasieran, Google PlayStore-n aurkitu ahal izango da BGPren aplikazioa eta soilik erabili ahal izango da Android 4.0 sistema eragilea edo hori baino berriagoa duten NFC teknologiadun “smartphone”-tan. Baina, gero, beste sistema eragile batzuetan ere erabili ahal izango da.

Otsailaren 29tik, astelehenetik, aurrera Barik txartela sakelako telefono adimentsuen bidez kargatu ahal izango da. Hasieran, Google PlayStore-n aurkitu ahal izango da BGPren aplikazioa eta soilik erabili ahal izango da Android 4.0 sistema eragilea edo hori baino berriagoa duten NFC teknologiadun “smartphone”-tan. Baina, gero, beste sistema eragile batzuetan ere erabili ahal izango da. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) “app” berri bat aktibatuko du Google PlayStore-n, eta txartelak kargatzeko milaka toki zehaztuta egongo dira bertan. “ctb.eus” estekan sartuta ere eskuratu ahal izango da aplikazioa. Aplikazioari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. 740 erabiltzailek arrakasta handiz probatu dute sei hilabetean zehar (iazko uztailaren erditik aurrera) aplikazio esperimentala, proba pilotua egin zenean; baina, hala ere, erabiltzaile horiek proposatutako hobekuntza batzuk sartu ditu Garraio Partzuergoak. “App” berria azkarragoa izango da; sakelako telefonoen modelo gehiagotan erabili ahal izango da, bertsio elebiduna eskainiko du eta V.me by VISA bidez ordaintzeko aukera emango du. Partzuergoak aurreikusitakoaren arabera, garraio-txartelak “on line” kargatuko dira; horretarako, NFC (Near Field Communication) teknologia aktiboa duen sakelako telefono “adimentsua” erabili beharko da, eta ordainketa segurua egiteko atebidearen bitartez ordaindu beharko da. Beraz, erabiltzaileak edozein tokitatik handitu ahal izango du bere txartelaren saldoa, edo Barik-en sar daitekeen garraio-txartel bat erosi ahal izango du, kargatzeko saltoki fisiko batera joan beharrik izan gabe Ticketing sistemen eremuan izaten diren azken aurrerapen teknologikoak, pixkanaka, Bizkaian ezarri nahi ditu BGPk; hain zuzen, proiektua BGPren politika horren barruan sartzen da. Orain arte, Barik txartelaren ohiko tokietan kargatu ahal izan da txartela (Metro Bilbao, Euskotren, Euskotran, Renfe –FEVE barne-, Larreinetako funikularra, Artxandako funikularra, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinak, tabako-dendak, kioskoak, merkataritza lokalak eta BBK-ko kutxazainak); eta abendutik aurrera webgunean bertan (ctb.eus) ere egin daiteke. Gaur egun 1,3 milioi Barik txartel baino gehiago daude zirkulazioan, eta txartelak kargatzeko 800 puntu baino gehiago aurki ditzakegu Bizkaia osoan. Funtzionamenduari buruzko bideoa: http://www.ctb.eus/sites/default/files/Barik2016Eusk.mp4

2016-02-26
Martxoaren 1etik aurrera Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa Euskotrenen Bizkaiko lineetan eta Larreinetako funikularrean erabiltzea ere onartu du. Bestalde, Partzuergoak erabaki du kontratu berri bi eskainiko dituela Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzen jarraitzeko eta lurpean geltoki berria eraikitzen jarraitzeko.

Euskadiko Txartel Bakarra edukitzeko bideak aurrera egiten jarraitzen du. BGPren Kontseilu Nagusia gaur eguerdian bildu da, Bilbon, eta Mugi eta Bat txartelak Metro Bilbaon erabiltzeko hitzarmenak onetsi ditu. Izan ere, Mugi eta Bat Bizkaiko Barik-en “ahizpak” dira Gipuzkoan eta Araban.

Aurretik egin diren lan-bilerak Eusko Jaurlaritzak koordinatu ditu, eta orain, “contactless” delakoen jabetza duten erakundeak (Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza eta Euskotrenbideak sozietate publikoa, hau da, BAT txartela Araban kudeatzen duena) ados jarri dira; beraz, txartel horien dirudun modalitateak Bilboko metroan erabili ahal izango dira.

Barik, Mugi eta Bat txartelak hiru lurralde historikoetan erabili ahal izateko bidaia etengabean sartzen den urrats bat izan da hori. Hasieran, lehenengo fasean, proba pilotua egin zen; orduan, hiru txartelak erabili ahal izan ziren Bilbo eta Gasteizko tranbietan eta Larreinetako funikularrean. Baina urte honen erditik aurrera Metro Bilbao operadorean ere erabili ahal izango dira txartelak.

BGPk luzatu egingo du Eusko Trenbideak/FerrocarrilesVascos (ET/FV) entitatearekin sinatuta duen kontratu arautzailea, txartel turistikoa Bilbao Bizkaia Card txartelaren barruan ezartzeari buruzkoa. Beraz, martxoaren 1etik aurrera, txartel hori Euskotrenen erabili ahal izango da, Bilbo-Ermua eta Bilbo-Bermeo lineetan.

Bilbao Bizkaia Card txartela duen bidaiariak nahi beste bidaia egin ditzake txartelaren balio-denboran zehar (aldia egun batekoa, bikoa edo hirukoa da). Gaur egun Metro Bilbaon, Bilboko tranbian, Bizkaibusen, Bilbobusen eta Artxandako funikularrean erabil daiteke. Izan ere, 2015. urtean 11.596 bidaia egin ziren txartel horrekin, hau da, aurreko urtean baino hiru aldiz bidaia gehiago.

Bestalde, Partzuergoak erabaki du kontratu berri bi eskainiko dituela Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzen jarraitzeko eta lurpean geltoki berria eraikitzen jarraitzeko. Urdulizko geltokiko seinaleen, altzarien eta bulego teknikoaren proiektua onartu da, 528.077,71 euroko aurrekontuarekin hasieran, eta 4 hilabeteko burutzapen-epearekin.

Era berean, obra horren Gainegitura lanen barruan, Urdulizko geltokiko txartelak saltzeko eta balidatzeko sistemaren instalazioentzako lehiaketa atera du Partzuergoak, 156.453,05 eurotan eta fabrikatzeko eta instalatzeko 5 hilabeteko epearekin.

2016-02-16
BGPk Bizkaian zehar garraio publikoan mugitzeko atera zuen kontakturik gabeko euskarriak 120.065.100 bidaia erregistratu zituen iaz. Lurraldeko joan-etorrien % 73 inguru Barik txartela erabiliz egiten dira. Bizkaiko garraio publikoko “contactless” edo kontakturik gabeko txartelak 73.895 bidaia erregistratu zituen Gasteizko tranbian.

2012ko urrian denentzat aktibatu zenetik, Barik txartelaren erabilera etengabe ari da hazten. 2015ean zehar, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) kontakturik gabeko euskarriak 120.065.100 bidaiari izan ditu, hau da, 2014an baino 1.753.335 gehiago. Horrela, hazkunde-tasa % 1,48koa izan da.

Txartelaren hedapena eta erabilera bizkaitar guztien artean zabaldu da; izan ere, gaur egun Bizkaiko biztanleak baino Barik txartel gehiago daude: 1.322.243 txartel daude. Eta Bizkaiko “muga” ere gainditu du txartelaren erabilerak. Kopuru orokorrak aintzat hartuta, datu bat azpimarratu behar da: Barik txartelarekin Gasteizko tranbian egin ziren 73.895 bidaiak, Barik, Mugi (Gipuzkoa) eta Bat (Araba) euskarriak Eusko Jaurlaritzaren menpeko garraiobideetan (Gasteizko eta Bilboko tranbiak eta Larreinetako funikularra) erabili ahal izateko akordioari esker egin zirenak.

Iaz, Barik txartelaren erabiltzaileek 11.480.051 aldiz kargatu zuten txartela (94,79 milioi euro) eta 242.560 txartel berri igorri ziren.

Gaur egun 1.322.243 Barik txartel daude; horietako 435.040 pertsonalizatuak dira (245.877 gorriak, Gizatrans) eta gainerakoak, 887.203, anonimoak dira (hauetako 49.259 erregistratuta daude).

Txartela errazago erabiltzeko asmoz, Bizkaiko Garraio Partzuergoak txartela kargatzeko saltoki gehiago prestatu du. Bizkaian guztira 1.130 saltoki fisiko daude txartela kargatzeko, eta lurraldetik kanpo beste 298 saltoki Kutxabank kutxazainetan (87 Araban eta 206 Gipuzkoan). Abendutik aurrera, gainera, Barik ctb.eus webgunearen bidez ere karga daiteke; eta laster sakelako telefonotik ere egin ahal izango da. Bestalde, erabiltzaileek denbora luzeagoan erabili ahal izango dute txartela, BGPk iaz erabaki baitzuen txartelaren indarraldia beste hiru urtez luzatzea (4tik 7 urtera igaroz).

Partzuergoaren kontakturik gabeko txartelarekin Bizkaiko garraio publiko ia guztiak erabil daitezke.

2016-02-05
Aktibau+ ekimena erakunde hauek sustatu dute: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Eroski Taldea eta metro Bilbao. Pertsonen bizi-ohiturak aldatzeko ideia erraz eta ekintza praktikoak proposatzen dira, betiere ur, energia, mugikortasun, erosketa eta hondakin-kudeaketa arloetan, eta ikastetxeen zein familien parte-hartzea sustatzen da.

Proiektuaren lehenengo hiru faseetan parte hartu duten 42 ikastetxeek %20ko aurrezpena lorgu dute urteko energia kontsumoan eta 2 tonatan murriztu dituzte CO2 isuriak. Orain arte, 73 udalerrik burutu dute ekimena, bataz beste, 1.500 etxebizitzaren parte-hartzea izanik. Horietan, energia kontsumoa %5,8 eta ur kontsumoa %2,9 murriztea lortu dute, %1,9 hondakin gutxiago sortzea lortu dute eta %1,7 murriztu dituzte CO2 isuriak, mugikortasun arloko ohiturak aldatuz. Laugarren fasea jasoko duten eskualde eta udalerrietako etxebizitzek programan parte hartezeko izen-emate epea irekitu da. Horretarako, tresna simple eta erangikorrak barne hartzen dituen webgune espezifikoa dute eskuragarri. Hartara, udalerri parte-hartzaileen eta mankomunitateen webguneen bitartez sar daiteke webgunean, baita www.bizkaia21.eus webgunearen bitartez ere, Aktibatu+ atalean kontsultatua. Fase bakoitza bukatutakoan, etxebizitzei zuzendutako atalean barne hartzen diren parte-hartzaileek zozketa batean parte hartuko dute eta sari ugari eta askotarikoak jasotzeko aukera izango dute (IPad-ak, bizikletak, landetxeetan egonaldiak, liburu loteak edo bisita gidatuak Bizkaiko leku ezagunetan).

aktibatu

2016-01-29
BGPk Kontseilu Nagusia gaur bildu da eta onetsi dituen gaien artean, erakundeak datorren urtean izango duen aurrekontua azpimarratu behar da. BGPk 200.002.884 euro izango ditu, tokiko erakundeak bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko. 2016ko kontuak % 8,26 handiagoak izango dira, aurtengoekin alderatuz gero.
Batzar berean, Kontseiluak oniritzia eman dio Metro Bilbao S.A.ren aurrekontuari, 74,5 milioi eurokoa izango dena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia gaur bildu da Bilbon eta onetsi dituen gaien artean, erakundeak datorren urtean izango duen aurrekontua azpimarratu behar da. BGPk 200.002.884 euro izango ditu, tokiko erakundeak bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko. 2016ko kontuak % 8,26 handiagoak izango dira, aurtengoekin alderatuz gero.

Batzar berean, Kontseiluak oniritzia eman dio Metro Bilbao S.A.ren aurrekontuari, 74,5 milioi eurokoa izango dena. Partzuergoak Metro Bilbaoren kontuetara egindako ekarpena 11 milioi eurokoa izango da.

Modu bertsuan, Bizkaiko garraio publikoa koordinatzen duen erakundeko erabaki-organoak Dominion enpresari esleitu dio Bilbo Metropoliko Trenbidearen Sopela-Plentzia tarteko komunikazioen proiektua, 538.757 eurogatik eta 6 hilabeteko epearekin, Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko obren baitan.

Bestalde, Bombardier konpainiak komunikazioen plataforma bateratua eskainiko du metro geltokien eta aginte-mahaiaren artean, 485.619 eurogatik eta 9 hilabeteko epearekin.

2015-12-09
Hasiera batean, aplikazioak telefono "adimentsuetan" funtzionatuko du: Android 4.0 edo sistema-eragile berriagoa dutenetan, NFC teknologiaren bidez. Beste aldetik, abenduaren 9etik, asteazkenatik, aurrera Barik txartela GBPren webetik kargatu ahal izango da.

Hurrengo urteko otsailaren erditik aurrera Barik txartela sakelako telefono adimentsuen bidez kargatu ahal izango da. BGPk kargatzeko milaka toki gehitzeko aukera emango duen sistema bat ezarriko du, 740 erabiltzailez osatutako talde batek uztailaren erditik sakelako telefonoetarako aplikazio bat probatu eta proba hori ondo atera ostean. Aplikazio berriari esker, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi beste aldiz, edozein tokitatik eta eguneko edozein ordutan. Edozein toki geografikotik eta txartelak kargatzeko toki finko batera joan beharrik izan gabe gehitu ahal izango du erabiltzaileak txarteleko saldoa, edo erosi ahal izango du Barik txartelari lotutako edozein garraio-txartel.

Beste aldetik, Abenduaren 9etik, asteazkenatik, aurrera Barik txartela BGPren webetik kargatu ahal izango da. Edozein erabiltzailek BGPren webgunean bertan kargatu ahal izango du Barik txartela (anonimoa edo pertsonalizatua), horretarako erregistratu beharrik izan gabe. Webean ordaindu ostean, erosketa egin eta hurrengo eguneko 5:00etatik aurrera egongo da karga hori erabilgarri sisteman; une horretatik aurrera, erositakoa Barik txartelean kargatzeko prest egonda da. Baina karga gauzatu eta Barik txartelean grabatu ahal izateko urrats garrantzitsu bat falta da. Erabiltzaileak txartela kontsultatu beharko du Metro Bilbaoko kargatzeko makina batean, Bilbobus eta Bizkaibuseko kabinetan, kioskoetan, tabako dendetan, eta Barik txartela karga daitekeen merkataritzako establezimenduetan edo bankuko kutzazainetan. Une horretan, webaren bidez erositako txartela Barik txartelean kargatuko da.

2015-12-04
BGPko bulegoetan, fede-emaile publikoaren aurrean, abenduaren 27an egindako "Kargatu Barik NFC sakelako telefonoarekin" izeneko proiektu pilotuan parte hartu dutenen artean sakelako hiru telefono zozketaren irabazleak hauek dira: Mikel Santamaría Guerrero, Marta Gonzalo Moja eta Mª Eugenia Moro Abascal.
Sariak ostiralean, abenduaren 4an, emango dira BGPko bulegoetan.

BGPko bulegoetan, fede-emaile publikoaren aurrean, abenduaren 27an egindako "Kargatu Barik NFC sakelako telefonoarekin" izeneko proiektu pilotuan parte hartu dutenen artean sakelako hiru telefono zozketaren irabazleak hauek dira:
- Mikel Santamaría Guerrero
- Marta Gonzalo Moja
- Mª Eugenia Moro Abascal.
Sariak ostiralean, abenduaren 4an, emango dira BGPko bulegoetan.

Proiektu pilotuaren lehenengo fasea amaitu ostean, BGPk erabaki du proiektuak aurrera egingo duela. Eraginkor izaten jarraituko du Barik txartelak NFC sakelako telefonoen bidez kontsultatzeko eta kargatzeko zerbitzua.

2015-12-03
BGPk ia guztiz amaituta dauzka Mamarigako kanoia zaharberritu eta egokitzeko obrak. Metro Bilbaoren Santurtziko geltokiko sarbide hori itxi egin zen ekainaren 14an, barruan sutea izan zelako.
Hasieran ezarritako eguna baino hilabete eta erdi lehenago.
Konponketen kostua 1.375.000 euro da guztira, eta aseguru etxeak ia osorik ordainduko du.

BGPk ia guztiz amaituta dauzka Mamarigako kanoia zaharberritu eta egokitzeko obrak. Metro Bilbaoren Santurtziko geltokiko sarbide hori itxi egin zen ekainaren 14an, barruan sutea izan zelako. Suak kalte handiak eragin zituen instalazioetan, Abenduaren 1etik aurrera, behar diren egiaztapenak egin eta gero, Santurtziko bizilagunek berriro erabili ahal izango dute funikular automatikoa, dohainik, herriko erdialdetik Mamarigako goi auzorainoko 400 metroko malda gainditzeko. BGPk guztira 1.375.000 euro inbertitu ditu konponketan, eta aseguru etxeak kostu ia osoa bere gain hartu du.

2015-11-27